The Good Wife
The Good Wife (Emazte ona), telesail estatubatuarra da, giro judizial eta politikokoa, Michelle King eta Robert King showrunnerren bikoteak sortutako drama politikoa. 2009ko irailaren 22an emititzen hasi zen CBSn eta 2016ko maiatzaren 8an amaitu zen zazpigarren denboraldiaren amaieran, 156 atalen ostean.
Spin-offak
aldatuTelesaileko pertsonaia batzuek jarraipena izan zuten The Good Fight spin-off telesailean, eta honetako batzuek gero Elsbeth telesailean. Bietan showrunnerrak King senar-emazteak izan ziren.
Sinopsia
aldatuAlicia Florrick (Julianna Margulies) abokatutzara itzuli beharko da etxeko-andre izatetik, bere senar Peter Florrick politikaria (Chris Noth), sexu eskandalu baten erdian, ustelkerian ere nahastu baita eta kartzelan baitago. Abokatu bulego batek kontratatuko du Florrick, eta han senarrarengandik independente dela demostratu beharko du.
Denboraldietan gai jarraitu batzuk daude, baina ohikoan atal bakoitzak gai judizial jakin bat planteatu eta atalean bertan argitzen du.
Antzezleak
aldatuPertsonaia nagusiak
aldatu- Alicia Florrick (Julianna Margulies), emazte ona, abokatua; senar politikaria kartzelan delarik lanera itzuli dena.
- Cary Agos (Matt Czuchry ), abokatu gaztea, lehiakide Aliciarekin alde batetik abokatu bulegoan, eta beste denboraldi batzuetan fiskaltzatik.
- Diane Lockhart (Christine Baranski), abokatu bulegoko bazkide nagusietako bat.
- Kalinda Sharma (Archie Panjabi), bulegoko ikertzailea; kasuen alderdi ezkutuak argitzen lan egiten du.
- Eli Gold (Alan Cumming). Aholkulari politikoa.
- Will Gardner (Josh Charles. Bulegoko beste abokatu nagusia. Gaztetandik harreman ez argitu batek lotzen du Aliciarekin.
- Finn Polmar (Matthew Goode), fiskaltzakoa 5. eta 6. denboraldietan.
- Grace Florrick (Makenzie Vega), Florrick bikotearen alaba nerabea-
- Zach Florrick (Graham Phillips), Florrick bikotearen seme nerabea-
-
Julianna Margulies: Alicia Florrick
-
Matt Czuchry: Cary Agos
-
Archie Panjabi: Kalinda Sharma
-
Alan Cumming: Eli Gold
-
Josh Charles: Will Gardner
-
Matthew Goode: Finn Polmar
Bigarren mailakoak
aldatu- Peter Florrick (Chris Noth), senarra, politikaria, kartzela hasten da telesailean, baina politikara itzulera antolatuko du denboraldiz denboraldi,
- Jackie Florrick (Mary Beth Peil), Peter Florricken ama.
- Kurt McVeigh (Gary Cole), balistikako aditua, oso kontserbadorea, baina hurbildu egingo zaio Diane Lockhart liberalari,
- Louis Canning (Michael J. Fox), abokatua, aurkaria hainbat kasutan.
- Nancy Crozier (Mamie Gummer), abokatu gaztea, aurkari azkarra hainbat kasutan.
- Patti Nyholm (Martha Plimpton), abokatu aurkatia.
- Elsbeth Tascioni (Carrie Preston), izaera bereziko abokatua, Aliciaren aliatu hainbat kontutan.
- David Lee (Zach Greiner), bulegoko dibortzio kasuetako abokatua.
- Geneva Pine (Renée Elise Goldsberry), fiskala, askotan Aliciaren aurkari.
- Vanessa Gold (Parker Posey), Eli Golden alaba, aholkularitza politikoan zein ikerketan laguntzaile.
- Lemond Bishop (Mike Colter), narkotrafikatzaile beltza, bulegoko bezero inportantea.
- Colin Sweeney (Dylan Baker), aberats eta hiltzailea, baina bezeroa denez, hau ere defenditzen dute Aliciarenean.
- Lucca Quinn (Cush Jumbo), kontratatzen duten abokatu gazte bat.