Jiang Wenwen, txineraz 蒋 文文, (Chengdu, Sichuan (Txina), 1986ko irailaren 25a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari txinatarra da. Bera bezala igeriketa sinkronizatuan, Txinako taldearekin, lehiatzen den Jiang Tingting-en ahizpa bikia da.

Jiang Wenwen

Bizitza
JaiotzaChengdu1986ko irailaren 25a (37 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakigerilari sinkronizatua eta igerilaria
Pisua54 kilogramo
Altuera175 zentimetro

Olympic.org: wenwen-jiang Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak

aldatu

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), brontzezko domina eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen (urrezkoa) eta Espainiakoaren atzetik (zilarrezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Gu Beibei, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Sun Qiuting, Wang Na, Zhang Xiaohuan eta Huang Xuechen-ek.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), zilarrezko domina bat eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuta. Hauek osatzen zuten taldea: Chang Si, Chen Xiaojun, Huang Xuechen, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Wu Yiwen eta Sun Wenyan-ek.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
  Txina
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[3]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Jiang Wenwen» olympedia.org 2021-10-28an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Jiang Wenwen" Olympics.com 2021-10-28an begiratua
  3. Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

aldatu