Huang Xuechen, txineraz 黄 雪辰, (Shangai (Txina), 1990eko otsailaren 25a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari txinatarra da.

Huang Xuechen

Bizitza
JaiotzaShanghai1990eko otsailaren 25a (34 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakigerilari sinkronizatua eta igerilaria
Pisua62 kilogramo
Altuera175 zentimetro

Instagram: huangxuechen0225 Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), brontzezko domina eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen (urrezkoa) eta Espainiakoaren atzetik (zilarrezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Gu Beibei, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Sun Qiuting, Wang Na, Zhang Xiaohuan eta Huang Xuechen-ek.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), bi domina eskuratu zituen: brontzezkoa, bikotekako modalitatean, Liu Ou herrikidearekin batera, Errusiako bikotearen (urrezkoa) eta Espainiakoaren atzetik sailkatuz. Zilarrezkoa eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuta. Hauek osatzen zuten taldea: Chang Si, Chen Xiaojun, Huang Xuechen, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Wu Yiwen eta Sun Wenyan-ek.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), berriro, bi domina eskuratu zituen: zilarrezkoa, bikotekako modalitatean, Sun Wenyan herrikidearekin batera, Errusiako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Japoniakoaren aurretik sailkatuz. Zilarrezkoa eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Huang Xuechen, Sun Wenyan, Yin Chengxin, Guo Li, Tang Mengni, Gu Xiao, Li Xiaolu, Liang Xinping eta Zeng Zhen-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), ostera, bi domina eskuratu zituen: zilarrezkoa, bikotekako modalitatean, Sun Wenyan herrikidearekin batera, ROCeko bikotearen atzetik (urrezkoa) eta Ukrainakoaren aurretik (brontzezkoa). Zilarrezkoa eskuratu zuen Txinako taldearekin ere, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Ukrainakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Feng Yu, Guo Li, Huang Xuechen, Liang Xinping, Sun Wenyan, Wang Qianyi, Xiao Yanning eta Yin Chengxin-ek.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
  Txina
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[3]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak bikoteka,[4]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[5]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak bikoteka,[6]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[7]
2020 Tokio
  Japonia
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak bikoteka,[8]
2020 Tokio
  Japonia
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[9]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu