Liu Ou, txineraz 刘 鸥, (Zhanjiang, Guangdong (Txina), 1986ko azaroaren 13a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari txinatarra da.

Liu Ou
Bizitza
JaiotzaZhanjiang1986ko azaroaren 13a (37 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakigerilari sinkronizatua eta igerilaria
Pisua50 kilogramo
Altuera168 zentimetro

Olinpiar Jokoak aldatu

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), brontzezko domina eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen (urrezkoa) eta Espainiakoaren atzetik (zilarrezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Gu Beibei, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Sun Qiuting, Wang Na, Zhang Xiaohuan eta Huang Xuechen-ek.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), bi domina eskuratu zituen: brontzezkoa, bikotekako modalitatean, Huang Xuechen herrikidearekin batera, Errusiako bikotearen (urrezkoa) eta Espainiakoaren atzetik sailkatuz. Zilarrezkoa eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuta. Hauek osatzen zuten taldea: Chang Si, Chen Xiaojun, Huang Xuechen, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Wu Yiwen eta Sun Wenyan-ek.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
  Txina
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[3]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak bikoteka,[4]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Liu Ou» olympedia.org 2021-10-29an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Liu Ou" Olympics.com 2021-10-29an begiratua
  3. Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu