Odón Elorza
Odon Elorza González[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko apirilaren 4a) politikaria da, PSE-EE alderdikoa. 1991etik 2011 arte Donostiako alkate izan zen.
- Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».
BizitzaAldatu
Donostiako kaian jaio zen, aitaren aldetik armadore baten semea zen, eta amaren aldetik Badajozko jatorria du. Ikasketak korazonisten Mundaiz ikastetxe erlijiosoan egin zuen. Batxilergoa bukatu arren, ez zen karrera unibertsitario hasi berehala, eta izozki saltzaile ibili zen gaztaroko urte batzuetan. Bere esanetan, hortik etorri zitzaion jendartean murgiltzeko erraztasuna. Politikan ibili eta gero, sartu zen zuzenbide karrera egiten, lanarekin bateratzeko zailtasunak zirela eta, 10 urteren buruan bukatu zuena 1997an. Ana Maria Lanfus donostiar burgesiako familiako alaba batekin ezkonduta dago eta ez du seme alabarik.
PSE alderdiaren baitan, 1979ko iraileko udal hauteskundeetan Donostiako zinegotzi aukeratu zuten; 2011ko udal hauteskundeak arte, kargu horretan etengabe izan zen. Gainera, 1984tik 1991era Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen. 1991eko ekainaren 20an Donostiako alkatetza lortu zuen, botu eta zinegotzi gehien lortu ez arren, EAJ alderdiarekin eginiko akordio bati esker. 1999tik 2002 urteko hasiera bitartean PP alderdiarekin mantendu zen alkatetzan. Geroztik Ezker Batua eta beste alderdi batzuekin izandako lankidetzari esker segitu zuen alkate.
Alkatetzan irauteko garatutako akordio-politika nahasia eta gorabeheratsua zela-eta eta udal politikan izan duen jarreragatik, demagogo eta personalista izatea leporatu zaio hainbat aldetatik.[2][3] 2011ko udal hauteskundeetan Bilduk hauteskundeak irabazi zituen Donostian eta sozialistek hainbat eserleku galdu zituzten udalean. Elorzak hauteskundeak galdu zituelako eta beste arrazoi politiko batzuren erruz, alkate izateko hautagaitza eta zinegotzi kargua utzi zituen.[4] Ernesto Gasco izendatu zuten alkatetzarako hautagai.[4] 2014tik Espainako Kongresuko diputatua da, Gipuzkoan lortutako jarlekuarekin
ErreferentziakAldatu
- ↑ Elorza abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Elortza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ (Gaztelaniaz) El diputado de Cultura tacha a Elorza de "populista, demagógico y personalista, www.elpais.com. 1999-08-05.
- ↑ (Gaztelaniaz) 'La batalla de Donostia, bajo el 'efecto Elorza', www.diariovasco.com, 2007-05-14.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) La despedida menos decorosa para Odón Elorza. El Pais (Noiz kontsultatua: 2011-6-9).
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odón Elorza |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Odón Elorza |
Aurrekoa Xabier Albistur (EA) |
Donostiako Alkatea 1991ko maiatzaren 10etik – 2011ko ekainaren 11ra |
Ondorengoa Juan Karlos Izagirre (Bildu) |