Jean Marais
Jean Marais, izen osoz Jean Alfred Villain-Marais, (Cherbourg, 1913ko abenduaren 11a - Cannes, 1998ko azaroaren 8a) aktore frantsesa izan zen. Zinema eta antzerki zuzendari ere jardun zuen; horretaz aparte idaztea eta pintatzea gustuko izan zuen. Frantziako eta Europako zinema zuzendari onenekin egin zuen lan: Guitry, Cocteau, Renoir, Demy, Lelouch, Bertolucci, Delannoy, Clément, Pabst, Lacombe, Visconti, Gance...
Jean Marais | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Alfred Villain-Marais |
Jaiotza | Cherbourg, 1913ko abenduaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Cannes, 1998ko azaroaren 8a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Vallauris old cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mila Parély (mul) (1942 - 1944) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Condorcet (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, aktorea, eskultorea, margolaria, antzerki zuzendaria, film-zuzendaria, autobiografialaria, antzerki aktorea, stunt performer (en) , prosalaria eta argazkilaria |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
| |
Bizitza
aldatuAntzerkirako ikasketak egin eta lanean hasia bazen ere, ez zuen arrakastarik lortu harik eta 1937an Jean Cocteau ezagutu zuen arte. Beronek abiaraziko du ganoraz Maraisen ibilbidea zinema eta antzerkiaren munduan, aurretik figurazio lan bakanak eginak bazituen ere. Euren artean berehala sortu zen maitasun harremana, Cocteau hil bitartean iraun zuena (1963). Zuzendariak eskaini zion lehen lanean ez zuen tutik ere esaten, hain zen eskasa Maraisen ahotsa. Hori zuzendu asmoz erretzeari ekingo dio eta itxura batean ahotsa aldatu zitzaion.
1944an Arnaud et Artémideu antzezlana prestatzen eta eskaintzen saiatu zen. Frantzia okupatu hartan, kolaborazionistek boikota egin omen zioten, eta bertan behera utzi behar izan zuen ikuskizuna. Marais, dena den, nazien kontrako erresistentziarako ikur bilakatu zen.
La Belle et la Bête (1946), Les Parents terribles (1948) eta Orphée (1949) filmak dira Marais eta Cocteauren arteko lanean mugarri. Bai kritikak, bai ikusleek oso ondo hartu zituzten aipatu filmak eta aktorearen lana. 1950etik aurrera beste zuzendari batzuen eskutik egin zuen lan: Luchino Visconti, Jean Renoir, edo Sacha Guitry, besteak beste. 1959an berriro egingo du lan Cocteaurekin Le testament d'Orphée filmean. Tartean antzerkiari eskainiko dizkio bere eginahal gehienak.
1960tik aurrera ostera ere arituko da zineman eta munta apaleko abenturazko filmetan ikusiko dugu, ezpatariarena egiten behin baino gehiagotan. Sasoi honetan ere aipatzekoa da Fantômas pertsonaiari eskainitako trilogia (1964-1966).
Hortik aurrera antzerkia izango du lanerako esparru eta gutxi dira zinemara egindako itzulerak; ez, haatik, nolanahikoak. Hortxe dira Jacques Demy, Claude Lelouch edo Bernardo Bertolucci zuzendari ospetsuekin eginiko lanak.
Jean Mareis 1998ko azaroaren 8an hil egin zen Cannesen, bihotzekoak jota.
Filmografia osoa
aldatu- Dans les rues . Zuz.: Victor Trivas, 1933.
- Étienne. Zuz.: Jean Tarride, 1933.
- L'Épervier. Zuz.: Marcel L'Herbier, 1933.
- L'Aventurier. Zuz.: Marcel L'Herbier, 1934.
- 1934 : Le Scandale. Zuz.: Marcel L'Herbier, 1934.
- Le Bonheur. Zuz.: Marcel L'Herbier, 1935.
- Les Hommes nouveaux. Zuz.: Marcel L'Herbier, 1936.
- Nuits de feu. Zuz.: Marcel L'Herbier, 1936.
- Abus de confiance. Zuz.: Henri Decoin, 1937.
- Remontons les Champs-Élysées. Zuz.: Sacha Guitry, 1937.
- Le Patriote. Zuz.: Maurice Tourneur, 1937.
- Le pavillon brûle. Zuz.: Jacques de Baroncelli, 1941.
- Carmen. Zuz.: Christian-Jaque, 1942.
- Le Lit à colonnes . Zuz.: Roland Tual, 1942.
- L'Éternel Retour. Zuz.: Jean Cocteau eta Jean Delannoy, 1943.
- Voyage sans espoir. Zuz.: Christian-Jaque, 1943.
- La Belle et la Bête. Zuz.: Jean Cocteau, 1946.
- Les Chouans. Zuz.: Henri Calef, 1946.
- L'Aigle à deux têtes. Zuz.: Jean Cocteau, 1947.
- Ruy Blas. Zuz.: Pierre Billon, 1947.
- Aux yeux du souvenir. Zuz.: Jean Delannoy, 1948.
- Le Secret de Mayerling. Zuz.: Jean Delannoy, 1948.
- Les Parents terrible. Zuz.: Jean Cocteau, 1948.
- Ceux du Tchad edo Leclerc film laburra. . Zuz.: Georges Régnier eta Marcel Achard, 1948.
- Orphée . Zuz.: Jean Cocteau, 1949.
- Vedettes en liberté film laburra. Zuz.: Jean Guillon, 1949.
- Coriolan. Zuz.: Jean Cocteau, 1950.
- Le Château de verre. Zuz.: René Clément, 1950.
- L'amante di una notte aurreko filmaren bertsio italiarra. Zuz.: René Clément, 1950.
- Les Miracles n'ont lieu qu'une fois. Zuz.: Yves Allégret, 1950.
- Nez de cuir. Zuz.: Yves Allégret, 1951.
- L'Amour, Madame. Zuz.: Gilles Grangier, 1951.
- Le rendez-vous de Cannes. Film laburra. Zuz.: Eddie Pétrossian, 1951.
- La Maison du silence, "La voce del silenzio". Zuz.: Georg Wilhelm Pabst, 1952.
- L'Appel du destin. Zuz.: Georges Lacombe, 1952.
- Dortoir des grandes. Zuz.: Henri Decoin, 1953.
- Julietta. Zuz.: Marc Allégret, 1953.
- Les Amants de minuit. Zuz.: Roger Richebé, 1953.
- Le Comte de Monte-Cristo lehenengo aldia: "La trahison". Zuz.: Robert Vernay, 1953.
- Le comte de Monte Cristo bigarren aldia: "La vengeance". Zuz.: Robert Vernay, 1953.
- Etoiles au soleil. Film laburra. . Zuz.: Jacques Guillon, 1953.
- Boum sur Paris. Zuz.: Maurice de Canonge, 1953.
- Le Guérisseur. Zuz.: Yves Ciampi, 1954.
- Si Versailles m'était conté. Zuz.: Sacha Guitry, 1964.
- Futures vedettes. Zuz.: Marc Allégret, 1955.
- Goubbiath mon amour. Zuz.: Robert Darène, 1955.
- Napoléon. Zuz.: Sacha Guitry, 1955.
- Toute la ville accuse. Zuz.: Claude Boissol, 1955.
- Elena et les hommes. Zuz.: Jean Renoir, 1956.
- Si Paris nous était conté. Zuz.: Sacha Guitry, 1956.
- Amour de poche. Zuz.: Pierre Kast, 1957.
- La Tour, prends garde !. Zuz.: Georges Lampin, 1957.
- La Vie à deux. Zuz.: Clement Duhour, 1957.
- Nuits blanches. Zuz.: Luchino Visconti, 1957.
- SOS Noronha. Zuz.: Georges Rouquier, 1957.
- Typhon sur Nagasaki. Zuz.: Yves Ciampi, 1957.
- Chaque jour a son secret. Zuz.: Claude Boissol, 1958.
- Le testament d’Orphée. Zuz.: Jean Cocteau, 1959.
- Austerlitz. Zuz.: Abel Gance, 1960.
- Le Bossu]]. Zuz.: André Hunebelle, 1960.
- Le Capitan. Zuz.: André Hunebelle, 1960.
- La Princesse de Clèves. Zuz.: de Jean Delannoy, 1961.
- Le Capitaine . Zuz.: Pierre Gaspard-Huit, 1961.
- Le Miracle des . Zuz.: André Hunebelle, 1961.
- L'Enlèvement des Sabines. Zuz.: Richard Pottier, 1961.
- Napoléon II l'Aiglon. Zuz.: Claude Boissol, 1961.
- Ponce Pilate ". Zuz.: Gian Paolo Callegari eta Irwing Rapper, 1961.
- Le Masque de fer. Zuz.: Henri Decoin, 1962.
- Les Mystères de Paris. Zuz.: André Hunebelle, 1962.
- L'honorable Stanislas, agent secret. Zuz.: Jean-Charles Dudrumet, 1963.
- Cherchez l'idole. Zuz.: Michel Boisrond, 1963.
- Fantômas. Zuz.: André Hunebelle, 1964.
- Patate . Zuz.: de Robert Thomas - Noël Carradine, 1964.
- Thomas l'imposteur. Zuz.: Georges Franju, 1964.
- Fantômas se déchaîne. Zuz.: André Hunebelle, 1965.
- Le gentleman de Cocody. Zuz.: Christian-Jaque, 1965.
- Le Saint prend l'affût. Zuz.: Christian Jaque, 1965.
- Pleins feux sur Stanislas. Zuz.: Jean-Charles Dudrumet, 1965.
- Train d’enfer. Zuz.: Gilles Grangier, 1965.
- 7 hommes et une garce. Zuz.: Bernard Borderie, 1966.
- Fantômas contre Scotland Yard. Zuz.: André Hunebelle, 1966.
- Le Paria edo "Jaque Mate". Zuz.: Claude Carliez, 1968.
- La Provocation. Zuz.: André Charpak, 1969.
- Le Jouet criminel. Zuz.: Adolfo Arrieta, 1969.
- Peau d'Âne. Zuz.: Jacques Demy, 1970.
- Jean Marais artisan du rêve. Dokumentala. . Zuz.: Gérard Devillers, 1975.
- Chantons sous l'Occupation. Dokumentala. . Zuz.: André Halimi, 1976.
- Chirico par Cocteau. Film laburra. Zuz.: Pascal Kané, 1981.
- Ombre et secret. Film laburra. Zuz.: Philippe Delarbre, 1982.
- Parking. Zuz.: Jacques Demy, 1985.
- Lien de parenté. Zuz.: Willy Rameau, 1985.
- Les Enfants du naufrageur. Zuz.: Jérôme Foulon, 1991.
- Beauté volée (Stealing Beauty) . Zuz.: Bernardo Bertolucci, 1995.
- Milice, film noir. Dokumentala. Zuz.: Alain Ferrari, 1997.
- Projection au Majestic. Film laburra. Zuz.: Yves Kovacs, 1995
- Luchino Visconti. Dokumentala. Zuz.: Carlo Lizzani, 1999.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Eternel Jean Marais Aktorearen gaineko ataria.