Jean Langlais (La Fontenelle, Ille eta Vilaine, Frantzia, 1907ko otsailaren 15a - Paris, 1991ko maiatzaren 8a) frantses musikagilea eta organista izan zen.

Jean Langlais
Sainte-Clotilde Church (en) Itzuli titular organist (en) Itzuli

1945 - 1987
Bizitza
JaiotzaLa Fontenelle1907ko otsailaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1991ko maiatzaren 8a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Marcel Dupré
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, organista, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Mugimenduamusika klasikoa
Musika instrumentuaorganoa

jeanlanglais.com
Musicbrainz: 86ace466-fe3d-469d-810f-42cbb98faacf Discogs: 1442163 IMSLP: Category:Langlais,_Jean Allmusic: mn0001168795 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hamar urte zituela itsu gelditu zen. 1917an Gazte Itsuen Institutu Nazionalean sartu zen, eta han organoa (André Marchalekin) eta biolina ikasi zituen. 1927an Parisko Kontserbatorioan onartu zuten, eta han, irakasle izan zituen Marcel Dupré organoan, Noël Gallon kontrapuntuan, eta Paul Dukas konposizioan. 1939. urtera arte, bestalde, inprobisazioa ikasi zuen.

Organista gisa Parisko Saint-Pierre-de-Montrougen egin zuen debuta. Ondoren, Parisko Sainte-Clotilde basilikan Ermend-Bonnalen ondorengo izan zen. Tresna horrekin lortu zuen Langlaisek, hain zuzen ere, bere karreran goreneko maila.

Hainbat bira egin zituen munduan zehar, Estatu Batuetan, batez ere. Irakasle izan zen Gazte Itsuen Institutu Nazionalean (1930-1968), eta Schola Cantorumen (1961-1976). 1988an erretiratu zen, Londresko Royal Festival Hallen errezital bat eskaini ondoren.

Obrak aldatu

Langlais inprobisatzaile handia izan zen, eta maisutasun handiz egokitzen zizkion obrak jo behar zituen testuinguruari. Gregoriotar ondarearen alde egin zuen, liturgia berriaren kaskarkeria irizten zionaren aurrean. Horren isla da organorako idatzi zuen Sinesmenerako erregua (1970) lana. Kantatak, dozena bat meza (Meza nagusia, 1949; Missa Salve Regina, 1954), moteteak eta ganberako musika idatzi zituen. Hala ere, organorako idatzi zituen lanek eman zioten musikagile-ospea: Hiru poema ebanjeliko (1932), Bederatzi pieza (1941-1942), hiru sinfonia (1942,1977 eta 1979), hiru kontzertu organo eta orkestrarako (1949, 1961 et 1971), Frescobaldiri omenaldia (1951), American Suite (1959). Horrez gainera, oratorio bat osatu zuen, Pasioa (1957), eta suite bat biolontxelo eta orkestrarako (1936).

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu