Ireki menu nagusia

Jean Babilée (jaiotza-izena: Jean Gutmann; Paris, 1923ko otsailaren 3aibidem, 2014ko urtarrilaren 30a) frantses dantzaria eta koreografoa izan zen. Parisko Opéran egin zituen ikasketak (1936-1940), eta Volinineren eta Gsovskyren ikasle izan zen han. Ballets des Champs-Élysées konpainiako dantzari nagusi izan zen 1945etik 1950era, eta han sortu zituen Jeu de cartes (1945, Karta-jokoa, Stravinski, Janine Charrat), Le Jeune Homme et la Mort (1946, Gizon gaztea eta Heriotza, Bach, Wakhévitch, Cocteau, Roland Petit) eta Till Eulenspiegel (1949, R. Strauss, Tom Kéogh) lanak. Hainbat herrialdetan dantzatu zuen, hala nola Estatu Batuetan, Kanadan eta Italian. 1952an, Parisko Opérak kontratua egin zion, eta, 1955ean, bere konpainia sortu zuen. Konpainia horrekin sortu zituen Balance à trois (1955, J.-M. Damase, Tom Kéogh), Le Camaléopard (1956) eta Sable (1956) lanak. Frantziako hainbat eszenatokitan aritu ondoren, Ballet-Théâtre Contemporain konpainian lan egin zuen Amienseko egoitzan, eta han sortu zituen Hai-Kai (Webernen musikarekin) eta Histoire du soldat (1971n, Stravinski). 1972-1973an, Rhineko Balletaren zuzendari artistikoa eta koreografoa izan zen. Maurice Béjartek harentzat sortu zuen Life (1979, New York). 1983an, dantzara itzuli zen Jacques Higelinen Rock ikuskizunarekin, Neguko zirkuan. 2000n, Le Mystère Babilée zuzendu zuen Patrick Bensardek, Babiléeren ibilbide profesionala kontatzen duen dokumentala.

Jean Babilée
Bizitza
Jaiotza Parisko 6. barrutia1923ko otsailaren  3a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris2014ko urtarrilaren  30a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak koreografoa, ballet dantzaria eta French Resistance fighterra Itzuli
Enplegatzailea(k) Paris Opera Itzuli
Jasotako sariak
IMDb nm0044963

ErreferentziakAldatu