Javier Garaialde

musikari espainiarra

Javier Garaialde Zorrotza (Iruñea, Nafarroa, 1946) nafar jazz musikaria da.

Javier Garaialde
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuasaxofoia
Klarinetea

Biografia aldatu

Iruñeko Pablo Sarasate Goi Kontserbatorioan ikasi ondoren, jazzaren bidea hartu zuen, gehienbat saxofoia eta klarinetea landuz, nahiz eta ikasle garaian pianoa, tronpeta eta biolina ere jo ohi zituen. 70eko hamarkadan hasi zen jazz musikari bezala, eta bere garaiko instrumentista handienekin jotzeko aukera izan zuen. Nafarroako hainbat jaialditan parte hartu ondoren, Bartzelona, Madril eta Parisen aritu zen jotzen, eta bere prestakuntza osatzen.

1985ean, Donostiako Jazzaldian parte hartzeaz gain, saxofoi-katedra lortu zuen, oposizio bidez, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan. Orduz geroztik, irakaskuntza eta interpretazioa uztartzen ditu. Kontserbatorioko Saxo Laukotearekin, bere inguruan eratu dituen talde profesionalekin zein beste jazzlari batzuekin lankidetzan aritu da. Musika klasikoa ere jorratu du, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin edota Radio-Televisión Española orkestrarekin. 1994-95 ikasturtean Garaialderen eskutik hasi zen jazza irakasten Pablo Sarasate Kontserbatorioa, eta berak sortu zuen, orobat, bertako ikaslez osatutako Big Banda.

Jazz musikari bezala, estilo anitz lantzen du, eta malgutasun horri esker inguru eta eredu askotara egokitzen da bere musika. Bere errepertorioa osatzen dute konpositore berrien lanek, jazzaren obrarik klasikoenek zein berak sortutako piezek.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu