Nafarroako musika lurralde horretan egindako agerpen kulturala da, Behe Nafarroako musikarekin osatuko duguna. Musikan ere herrialdearen aniztasuna islatzen da, estilo askotakoak lantzen baitira bertan, gazteleraz nagusiki, baina baita euskaraz ere noski.

Nafarroan egoitza dutenen diskoetxeen artean GOR Diskak aipatzekoa da, Iruñean kokatutakoa.

Tradizionala aldatu

Jotak aldatu

Nafarroako jota bertako abeste mota tradizional ezaguna da, lurraldeko hegoaldean zabalduta dagoena batez ere eta Iberiar penintsularen barruan Ebro aldeko era osatzen duena Aragoiko jota eta Errioxakoarekin batera. Tutera, Castejón, Martzilla, Cadreita, Buñuel, Ribaforada eta Cortesen eskolak daude.

Raimundo Lanas "El ruiseñor navarro" (1908-1939) murilloarra jota abeslari ezagunenen artean dugu.

Euskal musika aldatu

Bestela, Nafarroako iparraldean, mendebaldean eta erdialdean ohikoak izan dira tradizionalki eta gaur egun ere erabiltzen dira, trikitia eta panderoa eta txistua. Azken musika tresna honen tradizioa luzea da, XVI. mendetik gutxienez, idatzitako testu ugarien arabera Baztanen, Sakanan, Leitzaldean, Iruñean eta Lizarraldean, baina baita Zangoza, Otsagabia, Tafalla eta are Erriberan ere. Bestela, Elizak behin baino gehiagotan ezarri zituen debekuak garai hartan txistu eta danbolinak piztutako dantzak zirela-eta.

Azken urteetan, 2015ean, adibidez, Lizarrako txistulari taldeak ("Padre Hilario Olazarán") jaso zuen hiriko saria euren 50. urteurrenean. [1] Halaber, 2019an, San Ferminetako Txistularien Alardeak 60 urte bete zuen.[2]

Klasikoa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko musika klasikoa»

Musikagileei dagokienez, Hilarion Eslaba eta Joaquin Gaztanbide nabarmendu ziren XIX. mendean, eta garai hartakoa ere Pablo Sarasate musikari famatua izan zen.

Abeslarien artean, Julian Gaiarre (1844-1890) eta Maria Bayo (1961-) mundu osoan ezagunak dira.

Azkenik, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Orfeón Pamplonés (1865ean sortua) aipatzekoak dira.

Taldeak aldatu

Musika bandei dagokienez, 1980ko hamarkadan probintzia honetan sortutako taldeen artean "Barricada" nabarmendu ziren bereziki, Nafarroan eta Euskal Herrian orokorrean ez ezik muga hauetatik kanpo ere bai. Euskal Rock Radikalaren etiketa ipini zioten hainbatek, "Tijuana In Blue" edo orduko beste talde batzuei bezala. "Tahúres Zurdos" rock erregistro melodikoagoetan mugitu zen urte haietan.

Urte batzuk geroago bertzela, 1990eko hamarkadan abiatutako "Berri Txarrak" (rock), "Skalariak" (ska elebiduna), "Nahi ta nahiez" (pop-rock), "Kojon Prieto y los Huajalotes" (estilo askotakoa gazteleraz), "Hemendik At!" (dance), "Marea" (rock gazteleraz) "Koma" (heavy eta trash metal), "Leihotikan" (punk-rock), "Piperrak" (punk erriberarra) eta El Columpio Asesino (indie) azpimarratzekoak dira.

Azkenik, 2000ko hamarkadatik aurrera "Selektah Kolektiboa" (rap eta hip-hop), "Kerobia" (pop), "SextySexers" (rock) "Lendakaris Muertos" (punk), "Stupenda Jones" eta "Hesian" (punk rock sakanarra) eta "Vendetta" (askotariko estiloak) oso kontutan hartzekoak dira.

Abeslariak aldatu

Euskarazko abeslarien artean, Petti (folk-rock, blues, post-rock) eta Joseba Irazoki (pop-rock) beratarrak aipagarriak ditugu. Bertzela, 1970eko hamarkadatik Erramun Martikorena hasi zen kantuka, Behe Nafarroaren abeslarien tradizioaren adibide bikaina dena. Soka horretatik, Jojo eta Ramuntxo, Mattin Lerissa eta Thierry Biscary.

Estatu mailan, gaztelerazko kantari ospetsuak eman ditu probintziak bertzela, Serafin Zubiri eta Amaia Romero tamainakoak.

Beste estilo batzuk aldatu

Musika flamenkoan, Nafarroak musikari ezagunak utzi ditu, "Sabicas" eta Carlos Itoiz gitarrajole iruindarrak. Bestela, "Flamenco On Fire" jaialdia antolatzen dute Iruñean 2014tik.

Jazz esparruan, berriz, Pedro Iturralde musikari oso ezaguna da. Javier Garaialde ere aritzen da arlo honetan.

Aretoak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • "El txistu y el tamboril en Navarra". Mikel Aranburu Urtasun. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra. 87. zk. 2012.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu