Javier Díaz Neira

futbolari espainiarra

Javier Díaz Neira (Paderne, 1978ko urriaren 16a) bizkaitar futbolaria da, atzelari moduan aritu zena.

Javier Díaz Neira
Bizitza
JaiotzaPaderne1978ko urriaren 16a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
UB Conquense /
Athletic /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Biografia aldatu

Javier 1994an iritsi zen Athletic Clubeko harrobira, gazteen mailan. Jaiotzez galiziarra izanda ere, Basaurin hazi zen gaztetatik. 1996ko azaroaren 27an Athletic Clubekin San Mamesen debuta egin zuen, Zalla Klub Bazkunaren aurka.[1] Hala ere, Bilbao Athleticen bi denboraldi egin ondoren, 1998an Lemoa KE taldearekin sinatu zuen. Urtebete geroago Gasteizko Aurrerak fitxatu zuen, Aritz Aduriz gazte-gaztearekin batera. 2001ean Unión Balompédica Conquense taldera joatea erabaki zuen, non "Zurro" entrenatzaile basauritarraren agindupean izan zen. Hiru kanpainen ondoren, Talavera Club de Fútbol taldearekin elkartu zen, non ez zuen arrakasta handirik izan eta Bigarren B Mailako bere etapari amaiera eman zion.[2]

2005-06ko lehen zatian San Leonardon jokatu zuen, Hirugarren Mailan. Hala ere, hilabete batzuk geroago hurrengo bost urteetan Gaztela-Mantxako hainbat klubetan jokatzera joan zen, hala nola, CD Quintanar de la Orden, Gimnástico de Álcazar, CP Villarrobledo eta CD Chozas de Canales.

2011n Palentziako Club Deportivo Aguilarrarekin bat egin zuen eta hilabete batzuk geroago Rayo Cantabriara joan zen.[3] 2016an erretiratu zen, Bizkaiko hainbat klubetan hiru denboraldi egin ondoren, hala nola, Erandion, Paduran eta Morazan.

Espainiako selekzioko beheko mailetan sarri aritu zen. 1995. urtean 16 urte azpiko Eurokopan parte hartu zuen, eta baita 17 urte azpiko Munduko Txapelketan ere.[4] Bietan, titularra izan zen.

Ibilbidea aldatu

Kluba Urtea(k)
Bilbao Athletic 19961998
Lemoa KE 19981999
Gasteizko Aurrera 19992001
Unión Balompédica Conquense 20012004
Talavera Club de Fútbol 20042005
San Leonardo 2005
CD Quintanar de la Orden 2006
Gimnástico de Álcazar 20062007
CP Villarrobledo 20072010
CD Chozas de Canales 20102011
Club Deportivo Aguilar 2011
Rayo Cantabria 2012
Alhaurín de la Torre 20122013
Erandio KKE 20132014
Padura Club 2015
SD Moraza 20152016

Erreferentziak aldatu