Padura Club Arrigorriagako futbol taldea da. Arrigorriagako lehen kirol talde federatua da. Gaur egun Bizkaiko Ohorezko Mailan dabil.

Padura Club
Sorrera1920 (104 urte)
Futbol zelaiaSanto Cristo
Arrigorriaga
edukiera: 1.560 lagun
inaugurazioa: 1920
PresidenteaJoseba Andoni Laiseka
EntrenatzaileaAitor Lopez de Torre
Liga3. maila RFEF
2022-2313.a
Webguneawww.padura.org
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

Historia aldatu

Taldea 1920ko otsailaren 20an sortu zen. Lehenengo aktan agertzen denez, kluba sortu zutenek Padura Club izena aukeratu zuten elkarte berria izendatzeko. Bizkaiko beste futbol talde historiko batzuk ere horrela izendatu ziren: Acero Club, Arenas Club, Athletic Club... Espainiako Gerra Zibilaren ondoren erregimen frankistak taldeari Padura izena eramatea debekatu zion, batailoi nazionalista batek izen bera erabili zuelako. Horregatik, Club Deportivo Arrigorriaga izena hartu zuen, nahiz eta herritarrek Padura izenez ezagutzen jarraitu zuten. 1949an, Padura izena berreskuratu zuen, baina ez Padura Club, Club Deportivo Padura baizik. Azkenik, 2019an, futbol taldeak bere jatorrizko izena berreskuratu zuen: Padura Club. Horrela kitatu zuen bere sortzaileekin zeukan zor historikoa.

Padura Clubeko ibilbidean honakoak azpimarratu daitezke:

  • 1936an Bizkaiko Kopa irabazi zuen.
  • 1955 eta 1958 artean hiru urte eman zituen Hirugarren Mailan.
  • 1979an Padura Bizkaiko Lurraldeko Preferente mailara igo zen eta, harrezkero, denboraldi gutxi batzuetan izan ezik, Bizkaiko maila gorenean egon da, gaur egun Ohorezko Maila deitua.
  • 2015-16 denboraldian Padurak ligako bigarren postua lortu zuen. Hirugarren mailara igotzeko promozio-ligaxka jokatu eta irabazi egin zuen. Hala ere, ez zen hirugarren mailara igo, beste emaitza batzuek ez ziotelako lagundu.

2020an, Padura Clubek urteurrena ospatu duen urtean, kirol elkarte honek 16 futbol talde ditu, haietako 8 futbol federatuari dagozkionak, eta 8 Eskola-Kirola programari dagozkionak.

Futbol zelaia aldatu

Padura Clubek Santo Cristo futbol zelaian jokatzen du. Santo Cristo Bizkaiko futbol zelai zaharrenetako bat da. 1920an inauguratu zen, taldea sortu zen urte berean. Arrigorriagako Santo Kristo baselizaren ondoan dagoen harizti batean eraiki zen, eta hortik datorkio izena. 1920tik 1968ra arte Padura Clubek alokairuan jokatu zuen santo Cristo fubol zelaian. Urte hartan eremuaren jabetza eskuratu zuen. 70eko hamarkadan zelaia desagertzeko zorian egon zen, AP68 autobideak oso gertu pasatu behar zuelako. Baina gaur egun dagoen tribuna eraiki zen eta, modu horretara, Santo Cristo futbol zelaia ez zen desagertu. Tribunaren obrak zirela eta, Padurak bi denboralditan Papelerako futbol zelaian jokatu zuen. 2004an, Padurak Arrigorriagako Udalari Santo Cristoren jabetza eman zion. Trukean, talldeak zelaiaren lehentasunezko erabilera izango zuen hurrengo 75 urteetan.

Palmaresa aldatu

  • Bizkaiko Kopako txapelduna, 1936an.
  • Hierro txapelketako irabazlea, 1975an.
  • Preferente mailako txapelduna, 2013an.
  • Lehen Regionaleko txapelduna, 1969an.
  • Bigarren Regionaleko txapelduna, 1964an eta 1975ean.
  • Bilbao Multzoko txapelduna, 1932an, 1935ean, 1944an, 1945ean eta 1946an.
  • B Serieko txapelduna, 1945ean
  • Hiru denboraldi Hirugarren Mailan, 55-56an, 56-57an eta 57-58an
  • Emaitzarik onena ligan: Hirugarren Mailako 9. postua, 1956an.

Jokalari nabarmenak aldatu

Padura Clubeko historian jokatu duten jokalari batzuek Espainiar estatuko ligako lehen mailan jokatu dute. Honako hauek: Areta, Lekue, Soladrero, Larrinoa, Intxaurraga, Busquet, Albizua, Renteria, Onaindia, Isasi, Bastida, Bellido, Pampin, Albizua, Rico eta Añibarro. Azpimarratzekoa da Simón Lekue, Rufino Larrinoa eta Enrique Soladreo 1934-35 denboraldian Real Betis Balompie taldean ibili zirela, eta denboraldi horretan Betisek liga irabazi zuela.

Padura Clubeko beste jokalari batzuk nabarmentzekoak dira, taldean urte asko eman dutelako. Adibidez: Barañano, Carmelo Merino, Paquito Merino, Santamaria anaiak, Sedano, Jimi, Josu Albizua, Bravo, Carmelo, Agirre, Arellano, Txote eta Omer.

Ibilbidea aldatu

Datuak aldatu

2023-24 denboraldia barne.

Azken urteak aldatu

Denboraldia # Maila Emaitza
1955-56 3 Hirugarren Mailan 9.a
1956-57 3 Hirugarren Mailan 12.a
1957-58 3 Hirugarren Mailan 15.a
... ... ...
2010-11 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 11.a
2011-12 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 8.a
2012-13 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 1.a (igo)
2013-14 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 8.a
2014-15 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 16.a
2015-16 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 2.a
2016-17 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 8.a
2017-18 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 17.a
2018-19 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 13.a
2019-20 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 9.a
2020-21 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 12.a
2021-22 6 Bizkaiko Ohorezko Maila 1.a
2022-23 5 3. maila RFEF 13.a
2023-24 5 3. maila RFEF

Kanpo estekak aldatu