Javier Cillero

Euskal idazlea

Javier Cillero Goiriastuena (Bilbo, Bizkaia, 1961eko azaroaren 30a) bizkaitar idazle eta itzultzailea da. Kazetaritza eta Itzulpengintza ikasketak egin ondoren, Renoko Basque Studies Program-en ibilia da euskal literatura lantzen. 1994an argitaratu zuen lehen narrazioa, Lizardi Saria jasotakoa: Eddy Merckxen gurpila. Harrezkero Norena da Virginia City? (1995) kronika-liburua, Uztailaren 4a, Renon (1999) antzerki-lana, eta Hollywood eta biok (1999) ipuin liburua plazaratu ditu. Baiona Blues lanarekin Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketa irabazi zuen 1996an. Igartza Saria eta Donostia Hiria Saria ere eskuratu ditu. 2001ean gazteentzako abentura-liburu bat argitaratu zuen: Thailandiako noodle izugarriak, eta 2006an, Renon kokatua dagoen kontakizun liburu bat: Ero hiria. Bestalde, hainbat idazleren literatura-lanak euskarara itzuli ditu, hala nola Mark Twain, Roald Dahl, Charles Dickens, Robert Bloch, Ross Macdonald eta Ernest Hemingwayrenak.

Javier Cillero
Bizitza
JaiotzaBilbo1961eko azaroaren 30a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Lanak aldatu

Narrazioa aldatu

Haur eta gazte literatura aldatu

Itzulpena aldatu

Antzerkia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu