Jauregia dorretxea (Donamaria)

Artikulu hau Donamariako dorretxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jauregi (argipena)».

Jauregia Donamariako dorretxea da, Nafarroa Garaiko Malerreka eskualdean dagoena. XV. mendean eraikia, eraitsia izan ondoren baserri bilakatu eta goialdean sabai handi bat eraiki zioten. Taulen Etxea izena ere hartzen du. Gaur egun zaharberritua dago eta Kultur Ondare izendatuta dago, udalerriaren sarrera bidean talaia xume baten gainean kokatzen da.[1]

Jauregia dorretxea
Kultura ondasuna
Donamariako Jauregia dorretxea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaDonamaria
Koordenatuak43°06′44″N 1°40′30″W / 43.1121°N 1.6751°W / 43.1121; -1.6751
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0007236

Eraikina aldatu

Itxura ezohiko dorretxea da. Lau solairuz osatuta dago. Behealdetik erdialderaino (lehen eta bigarren solairuak) harlanduz eraikia dago, erdialdetik gorantz berriz egurrez (hirugarren eta laugarren solairuak). Inguruan erraz aurkitzen ziren materialak dira horiek.

Funtsean 'gotikoa da, eta lau angeluko oinplanoa dauka. Lau isurialdeko teila-estaldura batek burutzen du eraikin osoa.

Beheko solairuan defentsarako hainbat leiho saietera azaltzen dira horman, Erdi Aroko dorreetan hain ugari zirenak.

Jauregi hau interes kulturaleko ondasuna izendatu dute. Arkitektura zibilaren adibide onenetakoa da. Hau eta Arraiozko Jauregizarrea dorretxea ere Nafarroan gelditzen diren azkenetakoak dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «Donamariako dorrea - Donamaria - Turismo Nafarroa» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-04).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu