Anime
Animea (japonieraz: アニメ anime , japonieraz aɲime ahoskatua) japoniar animazio bat da. Ingelesezko animation (animēshon: アニメーション) edota frantziarreko animé hitzetik datorrela uste da. Atzerriko erabilpenaren ondorioz gaur egun anime hitzak japoniar jatorriko animazioari erreferentzia egiten dio. Generoen aniztasunagatik (abenturak, zientzia-fikzioa, erotikoak...), estilo artistiko bakarragatik eta historien sakontasunagatik da ezaguna. Ikusle guztiei zuzendua da, gazteenetatik helduenetara, eta xehetasun sozio-demografiko guztietako pertsonentzat eskaintzen dituzte, baita irakaskuntza-helburuekin ere.
Azken hamarkadetan mendebaldeko gazteak ere animera zaletzen hasiak dira, besteak beste Dragoi Bola sailaren (mangatzat sortua, gerora anime formatura egokitua) eta Chihiroren bidaia filmaren (2002. urteko animazio filmerik onenaren Oscar sariaren irabazlea) bidez.
Izena
aldatuAnime hitzaren etimologia maiz eztabaidatu da. Ingelesezko "animation" hitza katakanaz (japoniar silabarioa) アニメーション idatziko litzateke (animēshon ahoskatuta), eta honen laburdurazko era アニメ litzateke (anime). Zenbaitek frantsesezko dessin animé terminoaren eratorria dela aldarrikatzen du.
Nazioartean, animea garai batez japanimation deitu zen, zaleek erabilitako Japanese animation izenaren laburduratzat, baina izen horren erabilera galduz joan zen. 1970eko eta 1980ko hamarkaden artean bizi izan zuen bere erabilera zabalena. 1990eko hamarkadaren hasiera arte bizirik iraun zuen arren, anime izenak kendu zion lekua. Estatu Batuetan Japanese cartoon deitzen zitzaion, japoniar marrazki bizidunak baitziren. Oro har, japanimation izenak Mendebaldean bere erabilera galdu badu ere, hedapen handikoa da Japonian, bertan egindako animazioak bereizteko.
Bestalde, anime izena oso kritikatua izan da. Esate baterako, 1987an, Hayao Miyazakik izen horrekiko erdeinua adierazi zuen, Japoniar animazio industriaren hondamena irudikatzen baitzion. Haren iritziz, anime izenak gehiegizko ikonografia eta neurriz gaineko akziozko eszenak irudikatzen zituen, motibaziorik gabekoak, eta ez zirrararik ez gogoetarik sorrarazteko gai ez izatea kritikatzen zuen.
Historia
aldatuBere hasieran, 1910. urtean gutxi gorabehera, japoniar animazioak senga eiga (線画映画, hitzez hitz: “marra marraztuen filmak”) izena hartu zuen, gero Douga (“irudiak mugimenduan”) eta azkenik, 1960. urtean animēshon (kanaz, アニメーション) izena hartu zuen. Hortik dator «anime» laburbildura. Animea Japonian hedakuntza handia daukan medioa da, aldi berean entretenimendu kultural eta komertziala da, arte teknologiko bat bihurtu den arte. Edozein publikotara zuzenduta dago, haurrentzat, nerabeentzat, helduentzat… Horregatik hainbat kategoria daude, amodioa, abentura, zientzia fikzioa, umeentzako ipuinak, literatura, kirolak, beldurrezkoak, fantasiakoak, komedia eta beste hainbat.
Animea tradizionalki eskuz egina da, eta hasieran modu digitalean gauza espezifiko batzuetarako erabiltzen zen (azken ukituak eta muntaketa). Hala ere, gaur egun koloreztatua eta ikuste-efektuak (distira, itzalak…) metodo digitalen bidez egiten da, marrazkigileei lana arintzen dielako eta kontrol handiagoa ahalbidetzen duelako. Animeen gidoiak neurri handian fikziozko elementuak dituzte eta telebistan, bideoetan zein filmetan igortzen dira. Animearen erlazioa mangarekin oso handia da, anime asko mangetan inspiratuta daudelako, hainbat nobela bezala.
Animearen ezaugarrien barruan, azpimarratzekoa da istorioa hainbat kapitulutan bananduta dagoela, animearen zati handi bat kapitulutan banandutako telesailetan oinarrituta dago. 1970ko hamarkadan animeak beste norabide bat hartzen du animazioaren munduaren barruan. Mendebaldeko animazioak haurrentzako bideratuta zeuden bitartean, animeak beste tema konplexuagoak ere tratatzen zituen, batzuetan hizkera helduago bat erabiltzen zuten eta eszena bortitzak eta sexualak agertzen ziren. Askotan zein publikoari zuzenduta zegoen kontuan hartuta animeen eduki ideologikoa aldatzen zen: adibidez shōnen kategorian(gehien bat mutil gazteentzako), akziozko serieak, adiskidetasuna, borrokak, abenturak eta amodioa agertzen zen. Seinen kategorian (16 urtetik gorako mutilak), pertsona helduetarako ere zena, gai helduagoak ukitzen ziren, politikoak, sexualak edo zientifikoak adibidez. Kontuan hartu behar da manga batek arrakasta handia izaten bazuen animera moldatzen zela, mangaren ezaugarriak hartuz.
Anime motak
aldatuTelesailak
aldatuOhikoena da eta gehienetan mangan oinarrituta dago. Japonian sail bakoitzarentzako astero kapitulu bat igortzen da, 13 eta 26 kapitulu arteko denboraldietan, eta 20-25 minutu irauten du kapitulu bakoitzak. Sail bat amaitzen denean eta denbora baten ostean jarraipen bat agertzen denean ez da bigarren denboraldi baten moduan hartzen, sekuela edo beste sail bat lehengoarekin erlazionatutzat baizik. Lehenengo telebistan igorritako animea Otogi Manga Calendar izenekoa izan zen, guztira 366 kapitulu 2 tenporaletan bananduta.
OVA
aldatuOriginal Video Animation (“jatorrizko bideo animazioa”) kontzeptuaren edo Only Video Aviable (“bideoan soilik eskuragarri”)-ren laburdura izan daiteke. Gehienetan bideoetan soilik plazaratzen ziren produkzioak ziren, telebistan ematen ez zirenak. Haien atal bat minutu gutxitatik 45 minuturainokoa izan daiteke, eta batzuetan beste istorio baten osagarri dira. Askotan, OVA telesail baten kapitulu berezia da (anitzetan istorioarekin zerikusirik ez edo harreman gutxi duena) baina ez da film bat. Ohikoa da opening eta ending bat izatea, sailak dituenaren ezberdinak.
Filmak
aldatuKonpainiek egindako film luzeak dira, istorio originalak izan daitezke, manga batean oinarrituta, edo askotan animearen aldizkako istorio da. Gehienetan film hauek (50 eta 120 minutu tartekoak) beste animazio moduen ezberdina da, adibidez irudiaren kalitatea, eta horregatik produkzioak garestiagoak dira. Anime batzuk film asko dauzkate, Doraemon edo Pokemon bezalakoek, adibidez.
Telebistako espezialak
aldatuNormalean urtaro aldaketetako festa egunetan telebistan igorri ohi dira; batzuetan animea amaitu ostean. Jatorrizko sailarekin zerikusia ukan ohi da, baina ez du zertan animea jarraitu behar.
Batzuetan istorio nagusiaren eszena batzuk beste ikuspuntu batetik eta ustekabezko eszenak erakusten ditu. Normalean espeziala ulertzeko jatorrizkoa ikustea nahitaezkoa da.
Animearen generoak
aldatuAnimean beste entretenimenduetan aurkitzen diren generoak daude. Hauek akzioa, abentura, komedia, zientzia fikzioa, drama, erdi aroko fantasia, amodioa eta beldurra dira.
Animean ez dira generoak banaka agertzen, gehienetan konbinatuta agertzen dira.
Animearen azpigeneroak
aldatuHemen agertzen dira animean eta mangan bakarrik agertzen diren generoak:
- Kodomo: haurrentzako animea. Adibideak: Doraemon, Marco, Hamataro.
- Shōnen: mutil nerabeentzako animea, orokorrean mutil nerabe batek protagonizatua eta gehienetan elementu magikoak eta borrokak agertzen dira. Adibideak: Dragon Ball, One Piece, Naruto.
- Shōjo: neska nerabeentzako animea, orokorrean neska nerabe batek protagonizatua. Adibideak: Sailor Moon, Vampire Knight, Kaichō wa Maid-sama!
- Seinen: gizon helduentzako animea, ezena biolento, Gore eta sexu asko dituelako. Adibideak: Speeder Grapher, Btoom!, Elfen Lied.
- Josei: emakume helduentzako animea, genero dramatikoak edo batzuetan emakumeen bista puntuko sexua. Adibideak: Nana, Chihayafuru, Bunny Drop.
Animeak klasifikatzeko beste era bat istorioak erabiltzen duen gaiak dira:
- Komedia: komedia askoko animazioa, animean ohikoak diren izenak erabiltzen dira (Naomi, Sakura, Kei…) eta bizitzako ohiko gauzak egiten dituzte, ikuspuntu komiko batekin. Adibideak: Gintama, Hayate no Gotoku!, Seitokai no Ichizon.
- Cyberpunk: istorioan teknologiako aurrerakuntzek garrantzi handia hartzen duten animeak dira, gizartean aldaketa erradikal batekin batera. Adibideak: Akira, Megazone 23, Battle Angel: Alita.
- Ecchi: egoera perbertituak komediara eramanda. Erotismoa eszena askotan erabiltzen bada fan service bat izatera pasatzen da. Ezberdintasuna Ecchi-ak eszena erotiko gutxi erabiltzen dituela da. Adibideak: High School DxD, Sora no Otoshimono, Seikon no Qwaser.
- Gore: literalki odol eta beldur askoko animea. Adibideak: Gantz, Another, Genocyber.
- Harem: emakume asko gizon batengatik erakarriak dira aldi berean. Adibideak: High School DxD, To Love-Ru, School Days.
- Alderantzizko Harem: gizon asko emakume batengatik erakarriak dira aldi berean. Adibideak: Fruits Basket, Starry Sky, Amnesia.
- Hentai: Japonian terminoa erabiltzen ez bada ere, Ero-Anime baizik, helduentzako animea da, sexu edukiak dituena. Adibideak: Bible Black, Aki Sora, La Blue Girl.
- Kemono: gizakiak animalien ezaugarriekin edo alderantziz. Adibideak: Black Cat, Sonic X, Inuyasha.
- Lolicon: adingabeko neska eta mutilen arteko erromantzea, batzuetan neska adingabe eta heldu baten artekoa izan ahal da. Adibideak: Kodomo no Jikan, Oni Chichi, Gunslinger Girl.
- Shota: adingabeko haurren arteko amodio homosexual edo heterosexuala, batzuetan adingabeko mutil eta heldu batekin eman ahal da. Batzuk guztiz yaoi dira. Adibidez: Boku no Pico, Papa to kiss in the dark.
- Mahō shōjo: sorgin-neska edo ahalmen magikoekin. Adibideak: Slayers, Sailor Moon, Mermaid Melody.
- Mecha: robot erraldoiak edo arma biologikoak. Adibideak: Macross, Gundam, Kannazuki no Miko.
- Meitantei: istorio polizialak dira. Adibideak: Detective Conan, Death Note, Gosick.
- Nekketsu: protagonistak adiskidetasuna eta antzeko balioak babesten dituen eszena ugariko animea. Adibideak: Dragon Ball, One Piece, Pokemon.
- Post-apokaliptikoak: istorioa mundu suntsitu batean gertatzen da. Adibideak: Highschool of the Dead, Neon Genesis Evangelion, Shinsekai yori.
- Phicological Contrast: istorioa komedia edo istorio polita bat bezala hasten da, baina gertakizun batek goitik behera aldatzen du istorioa eta dramatikoa eta ikaragarria bihurtzen da. Gorea izan ahal du. Adibideak: School Days, Angel Beats!, CLANNAD.
- Romakome: Komedia erromantikoa. Adibideak: Toradora!, Tonari no Kaibutsu-kun, Love Hina.
- Sentai: animean superheroi talde bati erreferentzia egiten dio. Adibideak: Cyborg 009, Mega Man.
- Shōjo-ai edo Yuri: nesken edo emakumeen arteko amodioa. Lehenengoa bigarrenetik ezberdintzen da edukia esplizitua bada edo ez. Adibideak: Strawberry Panic!, Aoi Hana, Kannazuki no Miko.
- Shōnen-ai edo Yaoi: mutilen edo gizonen arteko amodioa. Lehenengoa bigarrenetik ezberdintzen da edukia esplizitua bada edo ez. Adibideak: Gakuen Heaven, Gravitation, Sekaiichi Hatsukoi.
- Spokon: kirol istorioak. Adibideak: Inazuma Eleven, Ookiku Furikabutte,Keijo!, Haikyuu.
- Virtual World: kasu honetan protagonistak bideo-joko baten barruan daude eta istorioa asko aldatu ahal da. Adibideak: Hack, Sword Art Online, Log Horizon.
- Survival Game: genero hau ezaguna da eta odol nahikoa dauka. Istorio hauetan pertsonaiak biziraupen jokoetan parte hartzera bortxatuak dira, adiskideen artean hiltzen edo beste pertsona batzuekin talde egiten. Adibideak: Gantz, Mirai Nikki, Deadman Wonderland.