Dragoi Bola

Dragon Ball» orritik birbideratua)


Dragoi Bola (jatorrizko japonieraz ドラゴンボール edo Doragon Bōru, ingelesez Dragon Ball) Akira Toriyamak idatzi eta marrazturiko manga (japoniar komikia) da, gerora anime formatura egokitua. 1984tik 1995era Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratua izan zen, ia aldi berean 42 liburukitako argitalpen batean bildu zelarik (Tankōbon). 2004. urtean Kanzenban izeneko argitalpen berezi bat egin zen, istorio guztia 34 liburukitan argitaratuz, eta istoriaren amaiera apur bat aldatuz.

 Dragoi Bola
Jatorria
Sortzailea(k)Akira Toriyama
Egilea(k)Akira Toriyama
Izenburuaドラゴンボール eta DRAGON BALL
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ezaugarriak
Genero artistikoashonen manga
Hizkuntzajaponiera
Fikzioa

dragon-ball-official.com
Facebook: db.shueisha Twitter: DB_official_jp Instagram: dragon_ball_jump_official Youtube: UCbqkpQ5N50-nEjMbK6HMPwg Edit the value on Wikidata
Dragoi Bola
Jatorrizko izena ドラゴンボール (Doragon Bōru)
Dragoi Bola
Egilea Akira Toriyama
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Drama, Fantasia, Komedia, shōnen
Argitaletxea Japonia Shueisha
Espainia Katalunia Planeta deAgostini
Frantzia Glénat
Aldizkaria Shonen Jump
Noiz hasi zen 1984
Noiz bukatu 1995
Liburukiak 42 (berez) / 34 (azken edizioa)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.

Hasieran, manga hau atalka argitaratu zen Shueisha argitaletxeko Weekly Shonen Jump astekarian, 10 urtez. Manga hau 519 atalez osatuta dago eta shōnen kategoriapean sailkatzen da. Lehen atala aldizkariaren 1984ko 51. zenbakian argitaratu zen, eta azkena 1995eko 17. zenbakian. Behin astekarian atal kopuru jakin bat argitaratua zelarik, atal hauek liburukitan batzen ziren, Tankōbon formatuko liburukitan.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dragoi Bola sailak Son Goku izena duen eta tximino isatsa duen mutiko baten abenturak kontatzen ditu. Arte martzialen munduan girotuta dago eta 7 Dragoi Bolen bilaketan oinarritzen da. Kondairak dioenez, Shenron dragoiak 7 Dragoi Bolak biltzen dituenaren edozein gurari betearaziko du. Istorioaren oinarria Mendebaldera Bidaia izeneko txinatar kondaira klasikoa da, nahiz eta bertatik zenbait pertsonaia eta ideia soilik baliatzen diren.

Istorioa Son Gokuk eta Bulmak elkar ezagutzen dutenean hasten da. Izan ere, Son Goku bere aitonak emandako lau izarreko dragoi bolaren jabe da, eta Bulma zazpi bolen bila dabil. Dragoi bolak biltzeko Bulmak berak (16 urte dituen neska gazte adimentsua) asmatutako Dragoi Radarra erabiltzen dute. Son Gokuk lagun ugari egiten ditu abentura hauetan, besteak beste: Bulma, Iratxo Dortoka, Oolong, Yamcha, Puar, Krilin... Hala ere bizitzan zehar ere gero eta indartsuagoak izango diren arerioak garaitu beharko ditu: Pilaf eta bere taldea, Zapi Gorridun Armada, Satan Bihotz Txiki, Vegeta, Freezer, Cell, Boo Ahaltsua,...

Bilakaera

aldatu

Dragoi Bolak, argitalpenak iraun zituen ia 11 urtean, bilakaera nabarmena izan zuen istorioaren estiloan.

Mangaren lehen liburukietan (lehen 134 kapituluak) umorea eta fantasia dira nagusi, Dr. Slump-en (egilearen aurreko lana) bezala (Euskal Herrian Arale izenaz ezagutzen da manga sail hau). Horren adibide dira animalia hiztunak, Kinton lainoa, Makila Miragarria, dragoi bolak edo Son Goku bera, tximu-mutiltxoa. Fantasia mundu horretan zientzia-fikziozko elementu batzuk ere badira; izan ere, gizarte horretan teknologia oso aurreratua erabiltzen da, besteak beste, Hoi-Poi kapsulak edo espazio-ontzi aurreratuak.

Istorioaren estiloak aldaketa esanguratsua jasan zuen Krilin, Son Gokuren lagunik onena, hiltzen dutenean (heriotza segida luze baten lehena izan zen). Gertakari hau Satan Bihotz Txikiren agerraldiarekin bat dator (135. ataletik 194.era). Tarte horretan Dragoi Bolak kutsu ilunagoa hartzen du, hasierako umorea eta fantasia pixka bat alde batera utzi eta drama, borroka eta norgehiagokan zentratuz.

Dragoi Bola guztiz eraldatzen da akzio motako shonen manga bihurtuz, Son Gokuren lehen semearen agerraldiarekin eta Saiyen etorrerarekin (195. ataletik 420.era). Hemendik aurrera zientzia-fikzioak indar handiagoa hartzen du eta seriotasuna nagusitzen da. Lehen jatorri fantastikoa zuketen pertsonai ugari estralurtar bihurtzen dira, Son Goku eta Satan Bihotz Txiki adibidez. Hemendik aurrera espazio bidaiak, estralurtarrak eta androideak dira protagonistak. Zati honetan arerio gero eta indartsuagoak agertzen dira behin eta berriz: Vegeta, Freezer, 17 eta 18 androideak eta Cell. Istorioa errepikakor bihurtzen da, entrenamendu azkar baten ostean itxuraz garaitezinak diren arerio berriak menperatzean oinarritzen da.

Azken zatian (421. ataletik 519.era) fantasia eta umorea itzultzen dira Boo Ahaltsuaren sagan zehar, magiaz sortutako izakia berau. Hala ere aurreko zatiko errepikakortasunak bertan dirau.

Mendebalderako bidaia istorioarekiko erlazioa

aldatu

Mendebalderako bidaia (txinera tradizionalean 西遊記, txinera sinplifikatuan 西游记 edo pinyinez Xī Yóu Jì) txinatar literatura klasikoko nobela bat da. Bertan agertzen diren pertsonaia batzuk, Dragoi Bolan bere baliokideak dituzte:

  • Jatorrizko istorioko Sun Wukong, Dragoi Bolan Son Goku da.
  • Jatorrizko istorioko Xuanzang, Dragoi Bolan Bulma da.
  • Jatorrizko istorioko Zhu Wuneng, Dragoi Bolan Oolong da.
  • Jatorrizko istorioko Sha Wujing, Dragoi Bolan Yamcha da.
  • Jatorrizko istorioko Niu Mo Wang, Dragoi Bolan Idi Deabru da.

Jatorrizko istorioko ideia batzuek ere bere baliokideak dituzte:

  • Jatorrizko isotiroan, Xuanzang apaizak eta bere lagunek elezaharretako idatzi budisten bila dihardute. Dragoi Bolan Bulma eta bere lagunek kondairetako Dragoi Bolen bila ari dira.
  • Son Gokuren Makila Miragarriak, Sun Wukong pertsonaiaren makulu magikoan du jatorria, bere luzera nolanahi alda daiteke.
  • Bi protagonistek hodei hegalariak gidatzen dituzte.
  • Palmorrizko abanikua eta suzko mendiaren pasartea bi istorioetan gertatzen da.

Tankōbon argitalpena

aldatu

Aurrez Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratutako atalak batzen dituen liburukiak dira hauek. 42 liburukitan banatzen da Dragoi Bolaren edizio hau. Egileak marrazki bat egin zuen liburuki bakoitzaren azalean jartzeko. Liburukiok 180 orrialde inguru dituzte, azken biak izan ezik 200 orrialdetik gora dituztelarik. Lehen liburukia 1985eko irailean argitaratu zen, eta azkena 10 urte beranduago, 1995eko abuztuan.

Liburukien argitalpen taula

aldatu

Ondoren liburukien informazioa:[1]

Zenb. Japonierazko izenburua Izenburu euskaratua Argitalpen data
(Japonian)
Atalak
1 孫悟空と仲間たち
Son Gokuu to Nakamatachi
Son Goku eta lagunak 1985/09/15 1 - 11
2 ドラゴンボール危機一髪
Doragon Booru Kiki Ippatsu
Dragoi Bolak kinka larrian 1986/01/15 12 - 24
3 天下一武道会はじまる!!
Tenkaichi Budoukai Hajimaru!!
Arte Martzialen Mundu Txapelketa hastera doa!! 1986/06/15 25 - 36
4 大決勝戦
Daikesshousen
Final handia 1986/10/14 37 - 48
5 マッスルタワーの恐怖
Massuru Tawaa no Kyoufu
Altzairuzko dorre izugarria 1987/01/14 49 - 60
6 ブルマの大失敗!!
Buruma no Daishippai!!
Bulmaren oker handia!! 1987/03/15 61 - 72
7 追跡!! ブルー将軍
Tsuiseki!! Buruu Shougun
Jazarpena!! Blue Jenerala 1987/05/13 73 - 84
8 孫悟空突撃
Son Gokuu Totsugeki
Son Gokuren erasoa 1987/07/15 85 - 96
9 こまったときの占いババ
Komatta Toki no Uranai Baba
Kezkatuta zaudenean, jo Baba igarlearengana 1987/09/15 97 - 108
10 第22回天下一武道会
Dainijuunikai Tenkaichi Budoukai
Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa 1987/11/15 109 - 120
11 天下一のスーパーバトル!!
Tenkaichi no Suupaa Batoru!!
Munduko super borroka handiena!! 1988/02/15 121 - 132
12 ピッコロ大魔王の恐怖!
Pikkoro Daimaou no Kyoufu!
Satan Bihotz Txiki beldurgarria! 1988/04/15 133 - 144
13 孫悟空の逆襲!?
Son Gokuu no Gyakushuu!?
Son Gokuren kontraerasoa!? 1988/06/15 145 - 156
14 さらなる飛躍
Sara Naru Hiyaku
Akzio gehiago 1988/08/25 157 - 168
15 群雄割拠!
Gunyuu Kakkyo!
Lehiakideek berdin jarritzen dute 1988/12/11 169 - 180
16 龍虎相討つ!
Ryuuko Aiutsu!
Dragoia eta tigrea elkarri erasoka! 1989/02/15 181 - 192
17 かつてない恐怖
Katsute Nai Kyoufu
Aurrez ikusi gabeko ikara 1989/05/15 193 - 204
18 孫悟空とピッコロ大魔王
Son Gohan to Pikkoro Daimaou
Son Gohan eta Santan Bihotz Txiki 1989/07/15 205 - 216
19 いそげ!孫悟空
Isoge! Son Gokuu
Azkar! Son Goku 1989/11/15 217 - 228
20 天下分け目の超決戦
Tenkawakeme no Choukessen!!
Zorigaiztoko super borroka erabakigarria 1990/01/15 229 - 240
21 めざせ!ナメックの星
Mezase! Namekku no Hoshi
Jo ta su! Namek Planeta 1990/04/15 241 - 252
22 ナメック星人の抵抗
Namekkuseijin no Teikou
Namektarren erresistentzia 1990/07/15 253 - 264
23 恐怖のギニュー特戦隊
Kyoufu no Ginyuu Tokusentai
Ginew Indar Berezi izugarria 1990/10/15 265 - 276
24 悟空か!?ギニューか!?
Gokuu ka!? Ginyuu ka!?
Goku edo Ginew!? 1991/01/15 277 - 288
25 フリーザ超変身!!
Furiiza Chouhenshin!!
Freezerren super eraldaketa!! 1991/03/15 289 - 300
26 孫悟空…復活!!
Son Gokuu... Fukkatsu!!
Son Goku... Berpizturik!! 1991/06/15 301 - 313
27 伝説の超サイヤ人
Densetsu no Suupaa Saiyajin
Kondairazko Super Saiya 1991/08/12 314 - 325
28 未来から来た少年
Mirai kara Kita Shounen
Etorkizuneko mutila 1991/11/15 326 - 337
29 悟空、敗れる!
Gokuu, Yabureru!
Goku garaitua! 1992/03/15 338 - 349
30 邪悪な予感
Jaaku na Yokan
Deabruzko bihozkada 1992/06/15 350 - 361
31 忍びよるセル
Shinobiyoru Seru
Cell isilpean hurbiltzen 1992/08/09 362 - 373
32 セルの完全体、完成!!
Seru no Kanzentai Kansei!!
Cellek forma perfektua lortzen du!! 1992/10/07 374 - 385
33 セルゲーム始まる
Seru Geemu Hajimaru
Cellen Jokoaren hasiera 1992/12/31 386 - 396
34 悟空を越えた戦士
Gokuu o Koeta Senshi
Goku gainditzen duen gerlaria 1993/06/09 397 - 408
35 さようなら戦士たち
Sayounara Senshitachi
Agur gerlariak 1993/09/08 409 - 420
36 ニューヒーロー誕生!!
Nyuu Hiirou Tanjou!!
Heroi berriaren jaiotza!! 1993/11/09 421 - 432
37 動き始めた作戦
Ugoki Hajimeta Sakusen
Plana hasten ari da 1994/04/09 433 - 445
38 宿命の対決 孫悟空対ベジータ
Shukumei no Taiketsu Son Gokuu Tai Bejiita
Halabeharrezko borroka: Goku vs Vegeta 1994/08/09 446 - 459
39 さらば誇り高き戦士
Saraba Hokori Takaki Senshi
Agur, harrotasunez betetako gerlari 1994/12/07 460 - 472
40 地球軍、最後の秘密兵器!!
Chikyuugun, Saigo no Himitsu Heiki!!
Lurreko armadaren ezkutuko azken arma!! 1995/03/08 473 - 485
41 がんばれ 超ゴテンクスくん
Ganbare Suupaa Gotenkusukun
Eman daukazun onena, Super Gotrunks 1995/06/07 486 - 502
42 バイバイ ドラゴンワールド
Baibai Doragon Waarudo
Agur Dragoi Mundua 1995/08/09 503 - 519

Kanzenban argitalpena

aldatu

2002. urtean Japonian Dragoi Bola mangaren argitalpen berezi bat egin zen. Argitalpen honek tamaina handiagoko liburukiak ditu, baita orrialde gehiagokoak ere (horregatik 34 liburukitan banatzen da). Gainera jatorriz koloretan marraztutako orriak ere dakartza, txuri beltzean beharrean. Horrez gain liburukien azaletan Akira Toriyamak eginiko marrazki berriak dakartza, baita egileak asmaturiko beste amaiera bat. Hori gutxi balitz, japoniar edizioan, beste mangaka batzuen ilustrazioak dakartza, Dragoi Bolaren munduko beren ikuspegia erakusten dutenak (irudi hauek liburukiekin opari bezala ematen ziren, baina ez ziren bildumaren barruan sartzen). Gainera ondorengo beste berezitasun hauek ere baditu:

  • Logotipo ezberdina erabiltzen da, letra mota ezberdinarekin eta Dragonball hitz bakar bat bezala agertuz.
  • Amaiera pixka bat aldatu egin zen, istorioko azken orrialdeetan.
  • 6. kapituluko portadatxoa berriz marraztu zen. Jatorriz Bulma zigarro bat erretzen agertzen zen, marrazki berrian aldiz ez.
  • Kronologia akats posible bat dela eta, 389. kapituluan Cellen jokoaren hasiera data aldatzen da, jatorrizkoan "M"aren 17a zena maiatzaren 26a datak ordeztu zuen.

Liburukien argitalpen taula

aldatu

Ondoren liburukien informazioa:[2]

Zenbakia Argitalpen data (Japonian) Atalak
1 2002/12/04 1 - 14
2 2002/12/04 15 - 29
3 2002/12/28 30 - 44
4 2002/12/28 45 - 59
5 2003/02/04 60 - 74
6 2003/02/04 75 - 89
7 2003/03/04 90 - 104
8 2003/03/04 105 - 119
9 2003/04/04 120 - 134
10 2003/04/04 135 - 149
11 2003/05/01 150 - 164
12 2003/05/01 165 - 179
13 2003/06/04 180 - 194
14 2003/06/04 195 - 209
15 2003/07/04 210 - 224
16 2003/07/04 225 - 239
17 2003/08/04 240 - 254
18 2003/08/04 255 - 269
19 2003/09/04 270 - 284
20 2003/09/04 285 - 299
21 2003/10/03 300 - 314
22 2003/10/03 315 - 329
23 2003/11/04 330 - 344
24 2003/11/04 345 - 359
25 2003/12/04 360 - 374
26 2003/12/04 375 - 390
27 2004/01/05 391 - 405
28 2004/01/05 406 - 420
29 2004/02/04 421 - 436
30 2004/02/04 437 - 452
31 2004/03/04 453 - 469
32 2004/03/04 470 - 486
33 2004/04/02 487 - 503
34 2004/04/02 504 - 519

Animearekiko erlazioa

aldatu

Dragoi Bola eta Dragoi Bola Z animeak Dragoi Bola izeneko manga honetan oinarrituta daude. Dragoi Bolak Son Gokuren bizitza erakusten du hau heldu bihurtzen den arte. Dragoi Bola Z, aldiz, Dragoi Bola bukatu eta bost urte geroagoko istorioa da. Dragoi Bola Zren amaiera mangarenarekin bat dator. Dragoi Bola GT, berriz, Dragoi Bola Zren ondorioa da, zati hau ez da mangan agertzen. 2009an Dragoi Bola Z digitalki zaharberritu zuten, sarrera eta amaiera aldatu eta Dragoi Bola Z Kai izeneko telesaila atera zuten.

Irudi errealeko filmak

aldatu
  • 1989. urtean Txinan Dragoi Bola berria: Shenronen kondaira (jatorrizko txineran 新七龍珠 神龍的傳說 edo pinyinez Xīn qī lóng zhū Shén lóng de chuán shuō) izeneko irudi errealeko film ez ofiziala egin zen. Film hau animearen Dragoiaren kondaira filmaren remake bat da. Pertsonaia berak dituzte, nahiz eta izen ezberdinak eduki.
  • 20th Century Foxek Dragon Ball Evolution filma ekoitzi zuen Montrealen (Kanada), Dragoi Bolan oinarrituta. 100 milioi dolar amerikar baino gehiagoko aurrekontua ukan zuen eta filmaketa 2007an amaitu zen. Filmak ez zuen kritika onik jaso eta jatorrizko lanen jarraitzaileen artean kontrako iritzi gogorrak izan ziren nagusi.

Produktuak

aldatu

Aldizkari baterako komiki bat bezala hasi zenak urtetan zehar, manga liburukiak eta anime DVDez aparte, mota askotako produktuak kaleratu ditu: istorioari buruzko gidak, kromo eta txartel bildumak, irudiak, egutegiak,...

Sakontzeko, irakurri: «Dragoi Bolaren produktuak»

Dragoi Bola manga Euskal Herrian

aldatu

Oraingoz Dragoi Bola manga ez da euskaraz argitaratu; bai, ordea, gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez.

Espainian Planeta deAgostini argitaletxeak atera zuen, bai gaztelaniaz eta bai katalanez. Hainbat argitalpen egin ziren, komiki formatuan eta liburuki formatuan. Komiki formatukoa 211 zenbakiz osatuta zegoen, eta bi zatitan banatzen zen, 153 zenbakirekin lehen zatia eta 58 bigarrena. Komikiok Serie Blanca eta Serie Roja zuten izena eta bi edizio izan zituzten. Geroago komiki berdin hauek beste bi aldiz argitaratu ziren Serie Amarilla eta Serie Azul izenekin. Liburuki argitalpenak Tankōbon eta Kanzenban antzekoak izan ziren. Lehenak ere Serie Blanca eta Serie Amarilla edizioak izan zituen, bigarrenari Ultimate edition izena eman ziotelarik.

Frantzian Glénat argitaletxeak editatu zuen 42 liburukiko formatuan.

Hala ere Dragoi Bolak euskal belaunaldi oso bati eragin dio, 80ko hamarkadakoa eta 90eko hamarkada hasierakoa, haurtzaroko gertakizunik garrantzitsuenetakoa bihurtuz. Telesail honek transmititzen dituen ahalegin, kemen eta elkartasun balioek, euskal gazteriarengan eragin handia izan dutela esaten duenik ere badago.

ETB1eko telesaila

aldatu

Dragoi Bola Edertrack estudioak bikoiztu zuen euskarara eta ETB1ek plazaratu zuen. Gidoien itzultzaile eta egokitzaile nagusia Xabier Amuriza izan zen. Hemen telesaileko zenbait pertsonaiari ahotsa eman zieten aktore eta bikoizleak:

Pertsonaia Jatorrizko ahotsa Bikoizlea
Son Goku Nozawa Masako Joseba Etxebarria
Son Gohan Nozawa Masako Seve Atencia
Satan Txiki Toshio Furukawa Miel Apaolaza
Krilin Mayumi Tanaka Mikel Martinez
Bulma Hiromi Tsuru Mariasun Iturragoitia, Ana Lupe Fernandez
Dortoka Maisua Kōhei Miyauchi Patxi Ugalde
Ten Shin Han Hirotaka Suzuoki Kepa Cueto
Yamcha Tōru Furuya Xeberri
Oolong Naoki Tatsuta Txomin Madariaga
Chichi Mayumi Shō Luz Enparantzala, Mariasun Iturriagagoitia
Chaoz Hiroko Emori Beñat Gaztelurrutia
Raditz Shigeru Chiba Mañu Elizondo
Kaito Jōji Yanami Jabi Pombo
Vegeta Ryo Horikawa Felix Arkarazo
Nappa Shozo Iizuka Ramon Fernandez de Castro
Freezer Ryūsei Nakao Joxe Felipe Auzmendi
Son Goten Nozawa Masako Eba Ojanguren
Zibor 18 Miki Itō Teresa Eguzkitza
Zell Norio Wakamoto Jon Ander Alberdi
Trunks Hiromi Tsuru, Takeshi Kusao Teresa Eguzkitza
Boo Kōzō Shioya
Babidi Jōji Yanami Aitor Larrañaga
Narratzailea Jōji Yanami Jesus Eguzkitza


Dragoi-bola marrazki bizidunen itzulpena Xabier Amurizak egin zuen hasierako urteetan, ehunka atal itzuli ere. Maila altuko itzulpena landu zuela esaten zen, baita garaiko gazteen artean euskararen hedapenean asko lagundu zuela ere.[4] Esate baterako, gazte askorentzat, mutil askorentzat gehienbat, telebistako Dragoi Bolako pertsonaien hitanoa eredugarri bihurtu zen.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu