Japoniar altzifre

landare espeziea

Japoniar altzifrea (Chamaecyparis obtusa) Cupressaceae familiako espezie bat da. Izenak dioen bezala, jatorria Japonia erdialdean du [1][2]. Japonierazko izena hinoki da (檜 edo 桧)

Japoniar altzifre
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaCupressaceae
GeneroaChamaecyparis
Espeziea Chamaecyparis obtusa
[[|]]

Ezaugarriak aldatu

Hazkunde moteleko zuhaitza da, 35 m garai dena eta metro bateko diametroa duen enborra duena. Azala arre gorrixka iluna da. Hostoak ezkatak dira, 2-4 mm luze, puntan biribilduak, gainetik berdeak eta azpitik berdeak estoma zuridun zerrenda batekin hosto bakoitzaren oinarrian. Konoak biribilak dira, 8-12 mm-ko diametroa dute, eta 8-12 ezkata dituzte parez pare. Hurbileko beste espezie bat, sawara altzifrea (Chamaecyparis pisifera), erraz bereiz daiteke, hosto erpin zorrotzak eta kono txikiagoak dituelako[1][2].

Taiwanen dagoen antzeko altzifre bat espezie honetako barietatetzat jotzen dute botanikari batzuk (Chamaecyparis obtusa var. formosana bezala) edo Chamaecyparis taiwanensis espezie bereizitzat beste batzuk. Zertxobait ezberdina da kono txikiagoak dituelako (6-9 mm-ko diametroa), ezkata txikiagoekin eta hostoak askoz ere zorrotzagoekin[1][2].

Hinoki polena, sugi polena bezala, errinitis alergikoaren arrazoi nagusietako bat da Japonian.

Erabilera aldatu

Japonian oso kalitate handiko zura da, eta bertan jauregiak, tenpluak, santutegiak, antzoki tradizionalak, bainu ontziak eta ping pong palak egiteko erabiltzen da. Zurak limoi usaina du, kolore arre-arrosa argia, ale aberats eta zuzenekoa, eta ustelgaitza. Adibidez, Horyujiko tenplua eta Osakako gaztelua hinoki zurez eraiki ziren. Kison hazten den altzifrea, Ise santutegia eraikitzeko erabiltzen dena, Go-Shin-boku (御神木) deitzen da, hau da, "jainkoa egon zen zuhaitza".

Parke eta lorategietako zuhaitz apaingarri ezaguna ere bada, bai japoniar lorategietan, bai klima epeleko beste leku batzuetan, mendebaldeko Europa eta Ipar Amerikakoetan barne. Kultibar ugari garatu dira lorategietan landatzeko, forma nanoak, hosto horiak dituztenak eta hostotza trinkoa dutenak barne. Bonsai moduan ere landatzen da askotan.

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Farjon, A. (2005). Monograph of Cupressaceae and Sciadopitys. Royal Botanic Gardens, Kew. ISBN 1-84246-068-4
  2. a b c Rushforth, K. (1987). Conifers. Helm ISBN 0-7470-2801-X.

Kanpo estekak aldatu