Nō
- Artikulu hau Japoniako antzerki motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «No».
Nō (japonieraz: 能 Nō ) edo Nōgaku (japonieraz: 能楽 Nōgaku ) Japoniako antzerki mota da, kantua, poesia, musika, dantza eta mimoa nahasten dituena.
Historia
aldatuKanami antzezleak eta haren seme Zeami Motokiyok XIV. mendean eman zioten gaur egun duen moldea antzinatik zetorren no antzertiari. Zeami-k budismoaren joera estetikoak landu zituen, eta no-ari buruzko liburuxkak idatzi zituen, antzezleek eta egileek mendez mende beren prestakuntzarako erabili izan dituztenak. No antzertiak arau zorrotz aldaezinak ditu; hasieran kanpoaldean antzezten zen, gaur egun, berriz, antzokietan; agertokia oso sinplea du, jantziak eta mozorroak, berriz, guztiz apainak eta aberatsak; antzezleak gizonezkoak dira beti, eta bi antzezle nagusi daude: shite (japonieraz: 仕手 ) eta waki (japonieraz: 脇 ) , bigarren mailako antzezleen eta abesbatza txiki baten laguntzaz jokatzen dutela. 250 antzerti-lan gorde dira, gehienak XIV. eta XV. mendeetan idatzitakoak. Emanaldi bakoitzak sei bat ordu irauten du eta bost motatako antzerti-lan antzezten dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/4/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |