Cupressaceae
Kupresazeoak (Cupressaceae) koniferoen subklaseko eta Pinales ordenako landare-familia bat dira. Zuhaitza edo zuhaixkak dira, eta zura eta hostoak, maiz, aromatikoak dira. Hostoak iraunkorrak dira, elkarri atxikitako ezkata-itxurakoak, 1 mm eta 3 cm bitarteko luzerakoak. Espezie asko oso erabiliak dira zura ateratzeko, eta aromagatik, baita apaingarri gisa ere.
Cupressaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Cupressaceae |
Azpibanaketa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | cedar wood (en) |
Banaketa kosmopolita du, eta espezie gehienak klima bero eta epeletako eskualdeetan bizi dira. Espezie gehienak (% 75 inguru) Ipar hemisferioan daude. 29 genero daude, eta 135 bat espezie. Badira 16 genero espezie bakarra dutenak. Genero handienak hauek dira; Juniperus (68 espezie), Callitropsis edo Xanthocyparis (18 espezie), Callitris (15 espezie) eta Cupressus (12 espezie).
Cupressaceae familiari dagozkio Lurreko bi espezierik handienak: Sequoia sempervirens (aurkitu den espezimen handiena ia 112 m luze da, eta 6,7 m -ko diametroa du) eta Sequoiadendron giganteum (aurkitu den espezimen handiena 106 m luze da, eta 11,4 m-ko diametroa du). Espezie batzuek 2000-3500 urteko bizitza dute.
Sailkapen klasikoa
aldatuSailkapen klasikoan, hau da genero-banaketa:
- Actinostrobus Miq.
- Austrocedrus Florin & Boutelje
- Callitris Vent. (syn. Frenela)
- Calocedrus Kurz
- Chamaecyparis Spach
- Cupressus L.
- Diselma Hook.f.
- Fitzroya Lindl.
- Fokienia A.Henry & H.H.Thomas
- Juniperus L. (sin. Arceuthos, Sabina)
- Libocedrus Endl.
- Microbiota Komarov
- Neocallitropsis Florin
- Papuacedrus H.L.Li
- Pilgerodendron Florin
- Platycladus Spach
- Tetraclinis Mast.
- Thuja L.
- Thujopsis Siebold & Zucc.
- Widdringtonia Endl.
- × Cupressocyparis Dallim. (genero hibridoa Chamaecyparis × Cupressus)
Sailkapen filogenetikoa
aldatuSailkapen filogenetikoak 29 genero ditu:
- Cunninghamioideae (Hayata) Quinn
- Cunninghamia R.Br.
- Taiwanioideae (Hayata) Quinn
- Taiwania Hayata
- Athrotaxidoideae Quinn
- Athrotaxis D.Don
- Sequoioideae (Luerss.) Quinn
- Metasequoia Hu & W.C.Cheng
- Sequoia Endl.
- Sequoiadendron J.Buchholz — sekuoia erraldoia
- Taxodioideae Endl. ex K.Koch
- Cryptomeria D.Don
- Glyptostrobus Endl.
- Taxodium Rich.
- Callitroideae Saxton
- Papuacedrus H.L.Li
- Pilgerodendron Florin
- Libocedrus Endl.
- Austrocedrus Florin & Boutelje
- Widdringtonia Endl.
- Fitzroya Lindl.
- Diselma Hook.f.
- Actinostrobus Miq.
- Callitris Vent. (sin. Frenela)
- Neocallitropsis Florin
- Cupressoideae Rich. ex Sweet
- Thuja L.
- Thujopsis Siebold & Zucc.
- Chamaecyparis Spach
- Fokienia A.Henry & H.H.Thomas
- Cupressus L. (sin. Callitropsis, × Cupressocyparis, Neocupressus, Xanthocyparis) — altzifreak
- Juniperus L. (sin. Arceuthos, Sabina) — ipuruak
- Calocedrus Kurz
- Tetraclinis Mast.
- Microbiota Kom.
- Platycladus Spach
Erreferentziak
aldatu- ↑ Watson, Frank D.; Eckenwalder, James E.. Cupressaceae Bartlett: Redwood or Cypress Family. in: eFloras. Missouri Botanical Garden.
- ↑ Bosma, Hylke F.; Kunzmann, Lutz; Kvaček, Jiří; van Konijnenburg-van Cittert, Johanna H.A.. (2012). «Revision of the genus Cunninghamites (fossil conifers), with special reference to nomenclature, taxonomy and geological age» Review of Palaeobotany and Palynology (Elsevier) 182: 20–31. doi: ..