Jamphel Gyatso

Jamphel Gyatso (tibeteraz: བྱམས་སྤེལ་རྒྱ་མཚོ་, Wyliez byams spel rgya mtsho, pinyin tibetarrez Qambê Gyaco; txinera tradizionalez: 强白嘉措; 1758-1804) Tibeteko zortzigarren Dalai Lama izan zen.

Jamphel Gyatso
Jamphel Gyatso, 8th Dalai Lama - AMNH - DSC06244.JPG
8. Dalai Lama


Kelsang Gyatso - Lungtok Gyatso
Bizitza
JaiotzaTibet, 1758
HeriotzaLhasa, 1804 (45/46 urte)
Familia
Anai-arrebak
LeinuaLhalu family (en) Itzuli
Irakaslea(k)Ngawang Tshülthrim (en) Itzuli
Lobzang Tenpa (en) Itzuli
Tsechok Ling Yongzin Tulku 01 (en) Itzuli
Lobsang Palden Yeshe, 6th Panchen Lama (en) Itzuli
Ngawang Chodrak (en) Itzuli
Ikaslea(k)Guntang 03 (en) Itzuli
Reb Tsa Ka Gyur Könchok Damchö Yar Pel (en) Itzuli
Palden Tenpai Nyima, 7th Panchen Lama (en) Itzuli
Yeshe Thardo (en) Itzuli
Lozang Tenpé Gyaltsen (en) Itzuli
Ngawang Khedrub (en) Itzuli
Ngawang Chopel (en) Itzuli
Kunzang Tenpé Gyaltsen (en) Itzuli
Yeshe Lobzang Tenpai Gonpo (en) Itzuli
Nyitul 03 (en) Itzuli
Gu Gé Yongdzin Lozang Tendzin Gyatso (en) Itzuli
Lobzang Lhundrub (en) Itzuli
Tsa Yü Ngawang Tendzin (en) Itzuli
Chang Lung Pandita Ngawang Lozang Tenpé Gyaltsen (en) Itzuli
Yang Kya Lha Rampa Lozang Chö Dar (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa
Rimé movement (en) Itzuli

BizitzaAldatu

Tradizioaren arabera, Jamphel Gyatsoren ama berataz haurdun geratu zenean, bere herrian uzta bikain bat egon zen, garagar zurtoin bakoitzak, hiru, lau, edo bost buruxka zituela, Tibeten, ordu arte sekula ikusi ez zena, eta Jamphelen ama, Phuntosk Wangmo eta senide bat bere lorategian afaltzen ari zirela, ostadar handi bat agertu eta amaren sorbalda ukitu zuen. Izaki sakratu baten jaiotzarekin lotutako funtsezko seinalea da hau.

Jaio eta gutxira, umea, sarri, meditazio posturan jartzen saiatzen zen, eta begirada zerurantz zuela. Seigarren Panchen Lama zen Palden Yeshik, ume honi buruz hitz egiten entzun zuenean, Dalai Lamaren benetako berraragitzea zela adierazi zuen. Jamphelek bi urte t'erdi zituenean, Shigatseko Tashilhunpo monasteriora eraman zuten, non, berraragitutako Dalai Lama bezala, bere omenezko zeremonia bat ospatu zen.

Ondoren, Lhasara lagundua izan zen eta tibetar herriaren buruzagi bezala tronuratua Potala Jauregian, urezko zaldiaren urteko zazpigarren hilabetean (1762), bost urte zituenean (lau, mendebaldean kontatzen den bezala, jaiotzatik hasten dena, eta ez emakume bat haurdun geratzen den unetik). Handik gutxira, Lobsang Palden Yeshik aurre-nobizio bezala ordenatu zuen, eta bere izena eman zion, Jamphel Gyatso. Erabat, 1777an ordenatua izan zen, baina herrialdea, lamaordeek gobernatua izaten jarraitu zuen zurezko herensugearen urtea arte (1784).

1788an, nepaldar zur merkatariekin gatazka bat egon zen, gurkhekin erasoetan amaitu zena. 1790ean, herri honek, hegoaldeko Tibet inbaditu zuen, eta zenbait probintzia konkistatu zituen, Nya-nang eta Kyi-drong bezala. Shigatse hiria eta Tashilhunpoko monasterioa, hartuak eta arpilatuak izan ziren, baina gurkhak, Nepalera atzera egitera behartuak izan ziren 1791n, eta 1796an, bake adostasun bat lortu zen.


Aurrekoa
Kelsang Gyatso
Dalai Lama
1786-1804
Ondorengoa
Lungtok Gyatso
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jamphel Gyatso