Potala jauregia (tibeteraz: པོ་ཏ་ལ, txinera tradizionalez: 布达拉宫; pinyinez: bùdálā gōng) tibetar arkitekturaren eredu gailena eta dalai lamen egoitza da, Lobsang Gyatsok XVII. mendean sortu zuenetik, 1648. urtean zehazki, gaur egun Txinako Herri Errepublikako Tibeteko eskualde autonomoaren hiriburu den Lhasan. Jauregia museoa da gaur egun eta bere basamentuan aurkitzen ziren eraikin administratiboak bota ondoren, bere tokian, Pekingo Tiananmen plaza gogorarazten duen plaza bat eraiki zen.

Potala jauregia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Historic Ensemble of the Potala Palace, Lhasa
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoTibeteko eskualde autonomoa
Prefektura mailako hiriLhasa
Koordenatuak29°39′28″N 91°07′01″E / 29.657777777778°N 91.116944444444°E / 29.657777777778; 91.116944444444
Map
Historia eta erabilera
UNESCOko Mundu Ondare Gunearen artxiboaren zuzenketa 2000, 2001
Erabileraegoitza ofiziala
Arkitektura
Dimentsioak117 (altuera) × 350 (zabalera) × 400 (luzera) m
Azalera13 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (iv) eta (vi)
Erreferentzia707-001
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1994an, izendapen hau, 2000 eta 2001 urteetan zabaldua izan zen, bere ondoan aurkitzen diren Norbulingka Jauregia eta Jokhang Tenplua ere hartzeko.

Potala jauregiaren izena Indiako hegoaldeko Potalaka mendiaren izenetik dator.[1] Potalaka mendia da Avalokiteśvara bodhisattvaren bizileku mitikoa; eta Potalaka izenak «distira» esan nahi du.[2]

Historia aldatu

VII mendeko Songtsen Gampo Tibetar erregeak Muino gorrian eraikitako jauregi baten gainean eraiki zen Potala jauregia[3]. Oraindik antzinako jauregiaren atal batzuk mantentzen dira, ipar-ekialdean kokaturik dauden bi kapera[4].

Lobsang Gyatso bosgarren dalai lamak hasi zuen jauregiaren eraikuntza 1645 urtean.[5] Dalai lamaren aholkulari izpirituala zen Konchog Chophelek gobernuaren egoitza ezartzeko toki egokia zela aholkatu zion, izan ere Drepung eta Sera monastegien eta Lhasa hiri zaharraren artean kokaturik baitago[6]. Kanpoaldeko egitura hiru urtean eraiki zuten baina barnealdea egiteko 45 urte behar izan ziren. Dalai lama eta bere gobernua 1649an ezarri ziren Potrang Karpo delakoan («jauregi zuria»). Potrang Marpo («jauregi gorria») 1690 eta 1694 artean eraiki zen. XVIII. mendetik aurrera dalai lamaren neguko jauregia izan da.[7]

1959ko Tibetarren matxinadan jauregia kaltetua izan zen baina 1966ko Txinako Iraultza Kulturalean ez zuen kalterik izan Zhou Enlai Txinako lehendakariak pertsonalki hala eskatuta.[7]

1994 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua izan zen eta 200o eta 2001 urteetan Jokhang eta Norbulingka tenpluak gehitu zitzaizkion izendapen honetan.

Arkitektura aldatu

Potala jauregia Hongshan izeneko mendian dago, 3700 metroko altueran. Ri Marpo («muino gorria») aldean kokaturik dago, Lhasa haranaren erdian.[8] 410.000 metro karratuko hedadura hartzen du eta, bere eraikitako hedadura, 130.000 metro karratukoa da.

Maldan gogorrean eraikitako hormek hainbat mailatan teilatu lauak eta leiho lerroak ditu eta gotorleku itxura nabarmena ematen diote. Hegoaldeko oinarrian enparantza handi bat dago, hori ere hesitua, hormaz eta atariz josia.

Potalaren erdigunean dago Potrang Marpo («jauregi gorria»). Han daude aurreko dalai lamen kaperak eta aretoak.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Stein, R. A. Tibetan Civilization (1962).
  2. (Ingelesez) Lokesh CHANDRA, The Thousand-Armed Avalokiteśvara, Delhi Berria: Abdhinav Publications / Indira Gandhi National Center for the Arts, 1988, 35. orrialdea.
  3. Dillon, Michael. (1998). a cultural and historical dictionary. Routledge, 184 or..
  4. Maher, Derek F.. (2010). One hundred thousand moons. BRILL, 123 or..
  5. Laird, Thomas. (2006). The Story of Tibet: Conversations with the Dalai Lama. Grove Press, 175 or. ISBN 978-0-8021-1827-1..
  6. Karmay, Samten C.. (2007). The Great Fifth. .
  7. a b (Ingelesez) conscious_journeys. (2018-02-25). «Potala Palace Facts- Conscious Journey | potala palace Inside» Conscious Journeys (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  8. Stein, R. A.. (1962). Tibetan Civilization. Faber & Faber, 206 or..

Kanpo estekak aldatu