James Boswell

James Boswell, Auchinleckeko 9. Lairda (Edinburgo, 1740ko urriaren 29a - Londres, 1795eko maiatzaren 19a) eskoziar biografo, egunkarietako idazle eta abokatua izan zen. Bere lagun Samuel Johnsonen biografia idazteagatik da ezaguna. Biografia hau ingelesez ondoen idatzitzat jotzen da.

James Boswell
James Boswell of Auchinleck.jpg
(1785)
Bizitza
Jaiotza Edinburgo1740ko urriaren 29a
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
 Erresuma Batua
Heriotza Londres1795eko maiatzaren 19a (54 urte)
Familia
Aita Alexander Boswell, Lord Auchinleck
Ama Euphemia Erskine
Ezkontidea(k) Margaret Boswell
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Edinburgheko Unibertsitatea
Glasgowko Unibertsitatea
Utrechteko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak eguneroko-idazlea, idazlea, abokatua eta biografoa
Enplegatzailea(k) Edinburgheko Unibertsitatea
Lan nabarmenak The Life of Samuel Johnson (en) Itzuli

Discogs: 5487414 Edit the value on Wikidata

Edinburgheko eta Glasgowko unibertsitateetan ikasi zuen. 1763ko maiatzaren 17an Londresen Samuel Johnson ezagutu eta berehala lagunak egin ziren. Johnson aitaren figura bihurtu zen Boswellentzat.

Urte horretan bertan Utrechteko Unibertsitatera joan zen ikastera, eta han urtebete eman zuen. Han Isabelle de Charrièrekin maitemindu zen. Hurrengo bi urteetan Europan zehar bidaiatu zuen. Frantzian Rousseau eta Voltaire ezagutu zituen eta Erroman George Willisonek bere erretratua margotu zuen. Korsikara ere joan zen Pasquale Paoli bere heroia ezagutzera.

1766an Eskoziara itzuli zen, zuzenbidean lizentziatu zen Edinburgoko Unibertsitatean eta hurrengo hamar urteetan abokatu lanetan aritu zen. Urtero hilabete bat ematen zuen Londresera bidaiatzen Johnsonekin eta literatur zirkuluekin elkartzeko.

Lehengusina batekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Hala eta guztiz ere, maiz izan zituen harremanak prostitutekin.

Korsikako Errepublikaren defendatzaile bat izan zen, eta, frantziar inbasioaren ondoren, dirua eta armak bidali zizkien korsikarrei.

1784an Johnsin hil ondoren, Boswell Londresera joan zen bizitzera. Abokatu gisa lan egin zuen han eta Johnsonen biografia idazten eman zituen bere bizitzako azken urteak.

Lan hautatuakAldatu

Kanpo estekakAldatu