Isabelle de Charrière
Isabelle de Charrière, gaztea zenean Belle de Zuylen eta jaiotzez Isabella Agneta Elisabeth van Tuyll van Serooskerken izenekoa (Utrecht probintzian, 1740ko urriaren 20 – Colombier, 1805eko abenduaren 27) herbeheretar idazle, pentsalari eta musikagilea izan zen. Bere lanak frantsesez idatzi zituen. Emakumeen heziketaren aldeko jarrera izan zuen, Jean-Jacques Rousseauren ideiekin oso kritikoa izanik.[1]
Isabelle de Charrière | |
---|---|
(1766) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isabella Agneta Elisabeth van Tuyll van Serooskerken |
Jaiotza | Zuylen Castle (en) , 1740ko urriaren 20a |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika Suitza |
Lehen hizkuntza | frantsesa nederlandera |
Heriotza | Colombier (en) , 1805eko abenduaren 27a (65 urte) |
Familia | |
Aita | Diederik Jacob van Tuyll van Serooskerken |
Ama | Jacoba Helena de Vicq |
Ezkontidea(k) | Charles Emmanuel de Charrière de Penthaz (en) (1771ko otsailaren 17a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa alemana ingelesa nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, musikagilea, eleberrigilea, idazlea, antzerkigilea, poeta, saiakeragilea eta filosofoa |
Lantokia(k) | Colombier (en) Geneva Paris Zuilen (en) eta Chexbres |
Izengoitia(k) | Belle de Zuylen eta Abbé de la Tour |
Biografia
aldatuZuylengo gazteluan jaio zen, Utrecht inguruan, nederlanderazko goi nobleziako familia batean, eta gaztetatik bere izpiritu independenteagatik nabarmendu zen, jakin-min intelektualagatik eta letretarako talentuagatik. Bere gurasoek, Diederik Jacob van Tuyll van Serooskerken (1707-1776) eta Helena Jacoba de Vicq (1724-1768), eskatu zituen maisuak bere esku jartzea onartu zuten, ezagutza zabalak lortu ahal izateko. Hainbat hizkuntza hitz egiten zituen (ingelesa, alemana, italiera eta latina) eta. klasikoak irakurtzeaz gain, matematika eta fisika ikasi zituen.
Frantsesez idatzi zuen, nobleziaren hizkuntza XVIII. mendean hau baitzen, eta lehen lana era anonimoaz argitaratu zuen 1762an, hogeita bi urte zituela; lana Holandako nobleziari buruzko ipuin satirikoa zen, Le Noble (Noblea),[2] eta eskandalua eragin zuen.
Garai berean, Constant d 'Hermenchesekin, Hagan bizi zen suitzar koronelarekin, ezkutuko korrespondentzia izan zuen. Hau berarentzat distrakzio intelektual bat suposatu zuen, bera bezalako neska gazte batek haren asmoak ulertuko zuen beste pertsona aurkitzea ez baitzen erraza. Lau eskutako eguneroko bat da egin zuten, non, eguneroko bizitzaren xehetasunekin batera, bi pertsonen konplexutasunarekin nahasten diren.
1771n, hogeita hamar urte zituela, Charles-Emmanuel de Charrière de Penthazekin ezkondu zen, bere anaia Willem Renéren irakasle ohia zena, eta biak Colombierren bizitzen jarri ziren, Neuchâtel kantonamenduan, Genevan eta Parisen ere denbora asko emanez.
1784an hasi zen bere idazle ibilbidea: epistolario oparoari eusten dio eta panfletoak, ipuinak, eleberriak idazten ditu, besteak beste, Lettres neuchâteloises (1784), Lettres écrites de Lausanne (1785) eta Caliste (1787). Horiekin batera ere antzerki lanak, opera libretoak eta testu politikoak egin zituen. Bestalde musika-tresna desberdinetarako musika-piezak egin zituen: klabezinerako. harizko eta ahotsezko instrumentuetarako.
1787an bere Caliste, edo Lettres écrites de Lausanne lanaren jarraipena argitaratu zuen. Eleberriaren arrakastak Parisera eramaten du eta goi gizartearen ateak irekitzen dizkio, batez ere Suzanne Curchoden saloian, Madame Staëlen ama. Garai honetan, Parisko egonaldi batean, Benjamin Constant gaztea ezagutu zuen, bere lagun izandako Constant d 'Hermenchesen iloba zena, eta harekin harreman intelektual, literario eta politiko bizia izan zuen, 1794 arte; urte horretan Benjamin Madame de Staëlekin harremanetan jartzen hasi zen eta hau ez zen Isabellen gustukoa.
1789an Frantziako Iraultza hasi zen eta, aristokrata izan arren, Isabelle de Charière iraultzaren alde agertu zen, errepublikazale gisa identifikatuz. Garai horretan bere ekoizpena bereziki aberatsa eta askotarikoa izan zen, literatura eta kronika historikoaren artean idatzitako eleberriak non bere konpromiso soziala islatzen zuen.
Bere etxea, Colombierren, frantziar aristokrata batzuen babesleku bihurtu zen. David-Louis Constant de Rebecque, Benjamin Constant idazlea, Jean-Pierre de Chambrier d 'Oleyres diplomatikoa, Ludwig Ferdinand Huber itzultzailea eta Pierre-Alexandre DuPeyrou editorea zituen lagun. Beste emakume babestu batzuekin korrespondentzia izan zuen: Henriette L 'Hardy, Caroline de Sandoz-Rollin eta Isabelle de Gélieu; haiekin emakumeen heziketari buruz hitz egiten zuen sarritan eta gaia bere idazkietan sarritan agertuko zen. De Charrièrek, bestetik, eragin garrantzitsua izan zuen inguruko neska gazteentzat: ingelesa irakasten zien, irakurketak aholkatzen zizkien edo eleberriak idazten has zitezen laguntzen zien.
1805eko abenduaren 27an hil zen, Colombierren, Neuchâtel kantoian.[3]
Ideologia
aldatu- Iraultza Frantsesaren aldeko jarrera izan zuen eta haren alde idatzi zuen. Urte haietan emakumeek haiek idatzitako testuak sinatzea oso gaizki ikusita zegoen. Charrièrek anonimotasunaren aurka zegoen eta bere testuak benetako izenarekin sinatu zituen. Halaber, garaiko ohituraren aurka, berak ez zituen eleberri sentimentalak idatzi nahiz eta emakumeen artean hori onartuta egon.
- Iraultzaren garaian emakumeek zituzten arazoez idatzi zuen. Diskurtso ofizialaren arabera arlo publikoa gizonentzako zen eta intimoa emakumeentzako. Charrière ez zegoen horrekin ados eta horrela erakutsi zuen aukera izan zuen une guztietan. Urte horietan hiru eleberri plazaratu zituen: Henriette et Richard (1792), Lettres trouvées dans des porte-feuilles d'émigrés (1793) eta Trois Femmes (1797). Gaiak literatura eta historia nahasten ditu eta, nolabait, 1789ko Iraultzaren dokumentu historiko artean kokatuak izan dira.
- Emakumearen izaeraz ez zetorren bat Rousseauk defenditzen zuen izadiaren determinismoarekin. Emakume honen ustez desberdintasunak ez ziren biologiaren ondorioak, gizarte desberdintasunen eta kulturaren ondorioak baizik. Gizonezkoen eta emakumezkoen rol desberdinak jaiotze unetatik jasotzen dugun entrenamenduaren ondorioak dira. Rousseuak emakumeak ezjakintasunean bizi behar zirela esaten bazuen, Charrièrek aurkakoa esaten zuen: emakumeek gizonezko gaitasunak berak ditu.[4]
Obra
aldatu- Portrait de Mll de Z., sous le nom de Zélide, fait par elle-même, 1762
- Le Noble, ipuin morala, 1763
- Lettre sur les opérations militaires en Corse, 1768
- Lettres neuchâteloises, eleberria, 1784
- Lettres de Mistriss Henley publiées par son amie, 1784
- Lettres écrites de Lausanne, eleberria 1785
- Caliste ou continuation de Lettres écrites de Lausanne, 1787
- Examen de la tragédie d'Électre. 1787
- Bien-né. Nouvelles et anecdotes. Apologie de la flatterie, 1788
- Courte réplique à l'auteur d'une longue réponse ; par Mme la Baronne de ... 1789
- Plainte et défense de Thérese Levasseur. 1789
- Aiglonette et Insinuante, ou la Souplesse. Conte, 1790
- Lettre à M. Necker sur son administration, écrite par lui-même, 1791
- L’émigré, hiru ekintzetan prestatutako komedia, 1793
- Lettres trouvées dans des portefeuilles d’émigrés, 1793
- L’Inconsolable, 1794
- Trois femmes, eleberria, 1795 Leipzig, 1795 (alemanierazko edizioa) ; Londres, 1796 (frantsesezko edizioa).
- Suite des Trois femmes (aurrekoaren jarraipena) 1981an arte ez zen plazaratu, Oeuvres complètes lanean (II. liburuki, 1798-1806, G.A. van Oorschot, Amsterdam, 1981).
- Honorine d’Userche : nouvelle de l’Abbé de La Tour 1795
- Elise, ou l’Université, 1795
- La parfaite Liberté ou les vous et les toi, 1796
- Réponse à l'écrit du colonel de La Harpe, intitulé „De la neutralité des gouvernans de la Suisse depuis l’année 1789“
- Sainte Anne, 1799
- Les ruïnes de Yedburg, 1799
- L'Enfant gâté ou le fils et la nièce, 1800
- Sir Walter Finch et son fils William, 1806
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arnould, Jean-Claude. Femmes et l'écriture de l'histoire (Les). Publication Univ Rouen Havre. 173 or. ISBN 9782877756969. [1]
- ↑ http://literatuurmuseum.nl/media/uploads/image/zuylen05-1980x_.jpg
- ↑ https://www.unine.ch/ilf/home/recherche--publications/projets-aboutis/FNS/biographie-disabelle-de-charrier.html
- ↑ https://journals.openedition.org/acrh/1255
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Isabelle de Charrière écrivaine politique.
- (Frantsesez) (Nederlanderaz):Isabelle de Charrièreri eskainitako webgunea.
- (Frantsesez) (Nederlanderaz):Belle van Zuyleni eskainitako webgunea.
- Belle van Zuyleni buruzko irratsaioa.
- (Nederlanderaz):Música de Isabelle de Charrière
- (Frantsesez) (Nederlanderaz) (Italieraz):Isabelle de Charrière Suitzako Hiztegi Historikoan.
- Trousson, R. (1998). "Les opinions littéraires d’une femme de lettres au XVIII siècle: Isabelle de Charriére". Thélème aldizkaria, (13), 139-146.