Izarra (likorea)
Izarra Baionan egindako likore gozoa da.
Izarra (likorea) | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | likorea |
Historia | |
Sorrera | 1904 |
webgune ofiziala |
Prestaketa aldatu
Izarraren mota bi daude:
- Izarra Horia (frantsesez: Izarra Jaune) 32 belarrez egindakoa, almendra gustukoa eta 40 gradu dituena.
- Izarra Berdea (frantsesez: Izarra Vert) 48 belarrez egindakoa, mendafin gustukoa eta 48 gradu dituena.
Likorea egiteko Pirinioetako belarrak eta beste ongailu erabiltzen dituzte. Lau edari nahasi behar dituzte:
- Belarrezko ongailuez destilatutako alkohola;
- Aranpasa eta intxaur oskolak Armagnacen beratzen jarri ondoren ateratako edaria;
- Akazia eztiaren azukrezko almibarra;
- Azafrai koloratzailearen infusioa horia ateratako eta zenbait belarreen infusioa berdea lortzeko.
Sei hilabete ematen ditu upeletan botilan sartu baino lehen. Konpainiak beste errezetak ere asmatu ditu, Izarra Sagar Berdea adibidez.
Izarra bakarrik, izotzarekin, edo kokteletan, ginekin normalean, hartu ohi da. Txokolate eta azken burukoekin bat egiten du. Konpainiaren slogana Le soleil et la neige des Pyrénées (euskaraz: "Pirinioetako eguzki eta elurra") da.
Historia aldatu
Joseph Grattau botanikariak XIX. mendeko bukaeran 1835ean gutxienez asmatutako euskal likorearen errezeta erosi zuen. Izarra izena jarri, Hendaian Distillerie de la Côte Basque enpresa sortu eta 1904an saltzeari ekin zion. Egungo destilategia, Aturritik gertu dagoen Baionako Bergeret auzoa 9an kokatuta, 1913an erosi zuen. Egoitza, berriz, Donibane Lohizunen kokatu zuen.
Rémy Cointreau enpresak 1980ko hamarkadaren hasieran erosi zuen Distillerie de la Côte Basque.