Ireki menu nagusia

Izaro Garmendia Irastortza (Zaldibia, Gipuzkoa, 1969ko abenduaren 12a) gipuzkoar soinu-jotzaile eta pailazoa da.

Izaro Garmendia
Bizitza
Izen osoa Izaro Garmendia Irastortza
Jaiotza Zaldibia1969ko abenduaren 12a (49 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (49 urte)
Jarduerak
Jarduerak akordeoi-jotzailea eta pailazoa

BiografiaAldatu

Zaldibiako iztueta ikastolan hasi eta ondoren ordiziako Jakintza ikastolan jarraituz, ordiziako institutotik pasatua.

Errenteriako Don Bosco ikastetxean 1994-1995 ikasturtean irakaskuntzan hasi zen, REM eta FPkoei klaseak emanaz.

Ohiko ikasketez gain musika ikasketak umetatik burutu izan ditu eta ondorioz plaza gizon izaten bukatu du batez ere. Euskal Herrian zehar majina bat plazetan giroa alaituz, bai Txistuaz goiz ereserkiak joaz edo dantza taldeekin, adibidez, Beasaingo Ostadar eta Zaldibiako Iztueta taldearekin besteak beste. Trikitiarekin ondoren hainbat erromeri eta kalejiretan. 1989an sortu zuen bere lehen abestia (Txintxarri), artean bere trikiti irakasle zen Inaki Malbadik diska batean grabatu zuelarik.

Ordizian hasi zen solfeoarekin, Beasaingo musika eskolan pianoa ikasketak eta Karlos Jimenezekin beasainen eta Eskuderorekin Donostian harmonia ikasi zituen.

Txistua zaldibian Xalbador Etxebarria, Tere Irastortza eta Malores etxeberriarekin ikasi zuen.

Trikitixa eta panderoa Albizturko Iñaki Malbadi eta Ramonekin ikasi zituen.

Alboka eta txalaparta ikasten Gazteizko folklore udal ikastetxean aritua da.

Trikitixa irakasten aritu izana da Zaldibian eta Lizarrako ikastolan.

Zapotxin taldeko kide eta sortzailetakoa.

1995ean Donostian Herri ametsa eta Zurriolak antolatutako kilometroak egunerako abestiaren musikaren sortzailea.

Beasaingo 2001eko kilometroakeko abesti eta singelean parte hartu izana.

Jaurlaritzak ikastetxeetan eskeintzen zuen osasunkume, osasun kanpainako abestiaren musika sortzailea.

Kiki, Koko, Moko eta Flax pailazo taldean parte hartu izana. 16 abestiko diska bat beraientzat eginik, abestiak sortu eta moldatuz.

Potxin eta Patxin artista bikotea osatu zuten geroago eta hor dirau. 2004a ezkeroztik.

Hainbat abesti konposatu du eta antzerki, malbare, zirko ikuskizun sortu eta eskeini ere.

2009ko udazkenean Argentinara joan ziren han ohiko diren malabaristei Potxin Patxinen lan moduaren berri ematera, ikastaro eta taller batzu bertan eskeiniz.