Izaro (izena)
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Emakumezkoa | |
Jatorria | Euskalduna |
Izaro euskarazko emakumezko izena da.[1] 2011n ume jaioberrien artean hobetsienetariko bat izan zen.[2]
Izaro Bermeoko uhartea eta Andre Mariaren antzinako baseliza da. XVII. mendean frantziskotarren komentua izan zen bertan. Madalena egunean Izarora joaten dira bermeotarrak eta, beren jabegoa azaltze aldera, uretara teila bat botatzen dute. Kondaira baten arabera, monasterioko fraile lego bat Kanalako neska batez maitemindurik omen zegoen eta gauero joaten omen zitzaion bisita egitera, igeriketan, neskak piztutako argia lagun. Komentuko abadeak frailearen ibileren berri izan omen zuen, eta, ekaitz gau batean, argia labarretan piztu omen zuen eta maitale gaixoa bertan ito. [3]
Izaro izena duten pertsona ezagunak
aldatuIzen-abizenak | Jarduera | Jaiolekua | jaiotza data | heriotza data |
---|---|---|---|---|
Izaro Andres | abeslari sortzaile |
Mallabia | 1993-12-31 | |
Izaro Elorza Arregi | politikari ingeniari |
Oñati | 1983-10-28 | |
Izaro Garmendia | akordeoi-jotzaile pailazo |
Zaldibia | 1969-12-12 | |
Izaro Ieregi | artista | Algorta | 1987 | |
Izaro Iraeta | telebista aurkezle | Zaldibia | 1973 | |
Izaro Lasa | txirrindulari idazle |
Ezkio | 1987-05-08 | |
Izaro Zubiria Ibarguren | albaitari ikertzaile |
Gaztelu | 1989-12-23 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Yáñez Solana, Manuel. (1995). El gran libro de los Nombres. Madril: M. E. Editores ISBN 84-495-0232-2..
- ↑ www.ine.es
- ↑ Euskaltzaindiaren izendegiak