Ixtarren atea[1] (asirieraz: ܕܵܪܘܲܐܙܲܐ ܕܥܵܐܫܬܲܪ, Darwaza D'Ishtar, arabieraz: بوابة عشتار‎, persieraz: دروازه ایشتار‎) Babilonia hiriko zortzigarren atea zen, Nabukodonosor II.a erregeak aginduta eraikia K.a. 575. urtean. Ixtar babiloniar jainkoari eskainia da eta bertan zezenak eta lehoiak azaltzen zaizkigu bereziki, beste animalia askoren artean.

Ixtarren atea
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. 575
KomisarioaNabukodonosor II.a
Honen izena daramaIxtar
Ezaugarriak
Kokapena
BildumaVorderasiatisches Museum Berlin (en) Itzuli
Estatu burujabe Irak
Governorate of IraqBabilonia probintzia
HiriaAl-Hillah
Koordenatuak32°32′36″N 44°25′20″E / 32.543333°N 44.422222°E / 32.543333; 44.422222
Map

Gaur egun zati ezberdinak munduko hainbat museotan barrena daude banaturik eta Berlingo Museoen uhartean kokatzen den Pergamo Museoan egiazko atalekin eginiko faximila dago. Irakeko gobernuak erreibindikatzen du Alemaniak itzuli egin behar duela eraikin hau dagokion tokira[2].

Erabilitako teknika adreilu beiraztatua da, hau da, adreiluari beirazko berniz geruza bat ematen zaio eta egosi egiten da. Honela itxura distiratsu bat ematen zaio eta aldi berean kolorezko mundu batean murgiltzen.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ixtarren atea