Itzanotz

Itzagaondoko herri hustua, Nafarroa Garaian

Itzanotz[1][a] Itzagaondoa udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Itzanotz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaItzagaondoa
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaIzánoz
Posta kodea31421
Herritarraitzanoztar
Geografia
Koordenatuak42°42′21″N 1°24′00″W / 42.7059°N 1.3999°W / 42.7059; -1.3999
Garaiera761 metro
Distantzia40,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria0 (2022)

1940. urtean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Itzagaondokoa Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak itzanoztarrak ziren.

Itzanotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Yçanotz (1268)
  • Yçanoz (1366)
  • Eizanoz (1534)
  • Yzçánoz (1591)
  • Izanoz (1802)
  • Izanoz (1945)
  • Itzanotz (2000)

Geografia

aldatu

Itzanotz Itzagaondoa ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.

Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


      Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 17.0 22.0 27.5 31.0 36.0 35.5 38.5 34.0 28.0 20.0 16.0 38.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.1 7.9 12.0 14.7 18.6 23.9 26.9 26.7 22.5 17.3 10.7 7.5 16.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 4.6 8.0 10.7 13.9 18.6 20.8 20.9 17.6 13.5 8.0 4.6 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.4 4.0 6.6 9.3 13.3 14.8 15.1 12.7 9.7 5.3 17 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.5 -8.0 -9.0 0.0 1.5 5.0 9.0 9.0 5.0 0.0 -5.0 -7.0 -9.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 72.4 59.5 63.2 96.1 66.9 61.2 37.6 36.6 61.1 94.5 88.2 79.7 817.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 40.8 37.8 36.2 62.7 53.0 59.0 51.3 64.2 106.7 78.0 57.0 59.5 106.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.9 11.4 10.7 14.2 12.5 8.4 6.0 6.0 7.7 12.2 14.1 13.6 129.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.0 3.8 1.9 1.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 1.0 2.0 12.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

1366an, gizarte-egoera bilauko familia batek bakarrik bizi zuen. XV. mendearen hasieran hustu behar izan zuten, nahiz eta hurrengo mendean berriro ere jendea bizi zen bertan. 1366an sua zuen, 2 1553an eta 4 1646an. 27 biztanle zituen 1786an eta 25 1857an.

Administrazio berezia izan zuen, jaurerrien erregimeneko baserria baitzen, XIX. mendearen lehen erdira arte. 1802an Baionako etxeko maiorazkoarena zen eta bi etxe besterik ez zituen, 23 pertsonarekin. Maiorazkoak berak zuen parrokoa aurkezteko eskubidea. 1847an bertakoak beste biderik ez zuen, egoera txarrean.

30 biztanle zituen 1858an, 22 1887an, 35 1930ean, 15 1940an eta bat ere ez 1950ean; data horretatik aurrera ez da agertzen Biztanleriaren Izendegietan.

Oharrak

aldatu
  1. /it͡s̻ánot͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Itzanotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  4. Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu