Itchan Kala1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv, v
Erreferentzia 543
Kokalekua  Uzbekistan
Eskualdea2 Asia eta Australasia
Koordenatuak 41°22′42″N 60°21′50″E / 41.37833°N 60.36389°E / 41.37833; 60.36389
Izen ematea 2001 (XXV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Itchan Kala (uzbekeraz Ichan Qa'la, persieraz ایچان قلعه) Khiva hiriko auzo zahar harresitua da, Iranerako bidean basamortua igaro baino lehen zegoen oasi batean kokatua. 1990ean Gizateriaren Ondare sailkatu zuen Unescok.

Hiri zaharrak 50 monumentu eta 250 antzinako etxe baino gehiago ditu, batez ere XVIII. eta XIX. mendeetakoak. Nahiz eta antzinako monumentu gutxi izan, Erdialdeko Asiako arkitektura multzo koherentea osatzen du. Djuma meskita, adibidez, X. mendea ezarri zen baina 1788-1789 urteetan guztiz berreraiki. Hala ere, areto hipostiloak 112 koloma ditu, antzinako eraikinetatik berreskuratuak.

Itchan Kala auzoko monumentu esanguratsuena gotorlekuaren adreiluzko harresi almenadunak dira. 600 metro luze eta 400 metro zabaleko laukizuzena, sartzeko lau ate ditu alde bakoitzean. Nahiz eta X. mendekoak direla uste izan, egungo 10 metro garaiko harresiak batez ere XVII. mendean eraiki ziren, eta geroago konpondu.

Irudiak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu