Ireki menu nagusia

San Isidoro Sibiliakoa[1] (gaztelaniaz: San Isidoro de Sevilla; latinez: Isidorus Hispalensis; Cartagena, 556 inguru  – Sevilla, 636ko apirilaren 6a) elizgizon katoliko, erudito eta polimata izan zen. 599–636 bitartean, Sevillako artzapezpikua izan zen. Montalemberten arabera, le dernier savant du monde ancien («antzinako munduaren azken jakintsua») izan zen[2]. Garai hartako Hispaniako historiaren iturri nagusiak dira haren lanak.

Isidoro Sibiliakoa
Isidore de Séville.jpg
Sevillako artzapezpikua


apezpiku katoliko


artzapezpiku katoliko


Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Seville Itzuli
Bizitza
Jaiotza Cartagena556 inguru
Heriotza Sevilla636ko apirilaren 6a
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, musikologoa, filosofoa, musikaren teorikoa, klerikoa, apaiz katolikoa eta historialaria
Lan nabarmenak Historia de regibus Gothorum
Etymologiae Itzuli
Santutegia
Apirilaren 4
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Toledoko IV. kontzilioaren zuzendaria izan zen; han bateratu zen Hispaniako liturgia. Bere lana oparoa bada ere, Etymologiae da aipagarriena, hogei aleko entziklopedia, Braulio Zaragozakoak antolatu zuena eta maisu eskolastikoen oinarri izan zena. Bertan agertzen diren gaiak hauek dira, besteak beste: gramatika, erretorika, aritmetika, geometria, musika, astronomia, medikuntza, legeak, Biblia, teologia, Eliza eta sektak, hizkuntzak eta herriak, lexikologia, anatomia, zoologia, geografia, arkitektura, etab.

LanakAldatu

  • Etymologiae
  • De fide catholica contra Iudaeos
  • Historia de regibus Gothorum, Vandalorum et Suevorum
  • Chronica Maiora
  • De differentiis verborum
  • De ecclesiasticis officiis
  • De ortu et obitu patrum
  • De natura rerum
  • Allegoriae quaedam Sanctae Scripturae.
  • De ordine creaturarum
  • Regula monachorum
  • Sententiae libri tres
  • De viris illustribus
  • In libros Veteris ac Novi Testamenti prooemia

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren 66. araua
  2. Montalembert, Charles F. "Les Moines d'Occident depuis Saint Benoît jusqu'à Saint Bernard" Paris: J. Lecoffre, 1860.