Iruñeko Udal Plaza
Iruñeko Udal Plaza Iruñeko Alde Zaharraren bihotzean dagoen plaza bat da. Bere izenak ongi adierazten duen moduan bertan Iruñeko udaletxea kokatua dago. Bestalde, plaza honetan Santo Domingoko aldapa eta Merkatarien kaleak bat egiten dute.
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Historia
aldatuPlaza honek jatorria Erdi Aroan du: Karlos III.ak, Iruñeko burguen arteko ika-mikak amaiarazi nahian (Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin), 1423an Batasuneko Pribilegioa plazaratu zuen. Horren bidez, hiri jurisdikzio horiek udal batean bildu ziren, armarri eta zerga bakarren azpian. Agindu horrek, aldi berean, hiruren arteko oztopo eta muga fisikoak suntsitzeko esan zuen, nahiz eta harresiak luze arte ez ziren desagertu.
Denboraren poderioz gatazka latz horiek ahaztu ziren. Hiru burguen arteko eremuan, hots, gaur egun plaza hau dagoen gunean, Iruñeko udaletxea eraiki zen. 1585an San Nikolas eta San Zerninen artekoan, berriz, Kale Berria sortu zen.[1]
Sanferminak
aldatuPlaza hau mundu osoan ospetsua baldin bada, Sanfermin jaiei hasiera ematen dien txupinazoaren kokalekua izateagatik da, uztailaren 6eko eguerdiko 12:00etan jende eta festazaleez lepo egoten delarik, bai eta jai horietako azken egunean Pobre de Mi abestia abestu ohi den uztailaren 14ko gauean ere. Bestalde, Iruñeko entzierroaren ibilbide ere bertatik pasatu ohi da.[2]
Azpiegiturak eta garraioa
aldatuIruñeko udaletxearen atzealdean eta hortaz plaza honetatik oso hurbil dagoen Merkatuaren kaleko Done Jakue plazan Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioak honako autobus-linea hauek eskaintzen ditu:[3]
Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Udaletxea - Arrotxapea - Artika | 06:40 - 22:20 | 21 zerbitzu eguneko |
Iruditegia
aldatu-
Iruñeko udaletxearen balkoia txupinazoaren unean plazatik ikusita.
-
Plaza eta udaletxearen ikuspegi orokorra lan egun batez.
-
Gauez.
-
Iruñeko udal plazaren zoruan dagoen irudia, hiru burguen kokapena eta mugak adierazten dituelarik.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
Kanpo estekak
aldatu