Aitzorrotz
Aitzorrotz edo Atxorrotx (mendebaleko euskaraz) Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen mendia da, Zaraiako mendilerroaren barruan eta Eskoriatzako udalerriaren barnean.
Aitzorrotz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 738 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′09″N 2°32′20″W / 43.0025°N 2.538889°W |
Mendikatea | Zaraiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Eskoriatzatik |
Tontorrak 738 metroko altuera dauka. Goialdean, XVI. mendeko baseliza txikia dago. Erdi Aroan Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zegoen, Arabako Arratzu-Ubarrundia eta Gipuzkoako Deba Garaiaren arteko pasagunea kontrolatzen zuena.
Tontorrean gaztelu bat dago, izen berarekin aipatzen dean: Aitzorrotzeko gaztelua.
Igotzeko abiapuntuak
aldatu- Eskoriatzako Bolibar auzotik (Ordu 1) eta herrigunetik (Ordu 1 15 m.).
- Dorletako santutegitik (Leintz Gatzaga): Ordu 2.
Baseliza
aldatuMendiaren erpin gorenean, Santi Kurutze izeneko ermita altxatu zen XVI. mendean. Oraingo oinplano laukizuzena eta lau isurialdeko estalkia 1953. urtean egindako zaharberritzearen ondorioa dira. Eraikinak ez du, antza, garrantzi handirik. Ermitaren hego-hegalean uharka bat dago, beharbada teilatuko ura hobeto aprobetxatu aldera egindakoa. Haitzean egindako lana da, oinplano laukizuzena duena (4 bider 3,30 metroko oinplanoa, eta 1,50 metroko garaiera) eta 20.000 litro inguru jaso ditzakeena. Oraindik gordetzen ditu hormak iragazteko erabilitako argamasa-geruzaren hondar batzuk.
Haitz honekin aurrez-aurre, 70 metrora hegoalderantz, beste goi-haitz bat dago, gotortze-sistema beraren zatia izango zena, aurre-talaia modukoa, Erdi Aroko materialen hondarrak aurkitu baitira bertan. Gauza bera gertatzen da ermitaren ipar-mendebaldean dauden harkaitzekin: aurkitutako material arkeologikoaz gainera, harkaitzetan bertan aztarnak baitaude, biltegi edo halako egitura edo eraikinak egiteko erabili izan direla frogatzen dutenak.
Atxorrotz eguna
aldatuUrtero antolatzen dute eskoriatzarrek maiatzaren lehenengo igandean.
Iruditegia
aldatu-
Nafarroako bandera ermitan.
-
Kutxa.
-
Tontorreko ermita gaztelua
-
Urkulluko uharka
-
Anboto
-
Mendebaldeko ikuspegia
-
Kartela
-
Udalaitz mendia Aitzorrotz menditik
-
Aitzorrotz, Nafarroako gaztelua
-
Aitzorrotz Kurtzebarritik
-
Aitzorrotz Kurtzebarritik, atzean Gorbeia
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Ikus, gainera
aldatu- Aitzorrotzeko Gurutze Santuaren ermita
- Gipuzkoako mendiak
- Debagoiena
- Aitzorrotz (Andia)
- Uxar kobazuloa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
aldatu- Aitzorrotz, Nafarroako Erresumaren gaztelua (Leintz Gatzaga, Dorletako santutegia, Olaun, Aitzorrotz) ibilbidea Euskal Herriko bidaia-gida wikiliburuan.
- Aitzorrotz, Nafarroako Erresumaren gaztelua (Leintz Gatzaga, Dorletako santutegia, Olaun, Aitzorrotz) Berria egunkariko Ibilkari atalean.
- Kultura Ondasun izendapena EHAAn.
- Aitzorrotzeko jai herrikoiak - (Argazkiak).
- Nabarralde Fundazioak eta Hernani Errotzen: Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaiatik. Teaser