Iraeban Aretxabaletan (Gipuzkoan) dagoen baserria da, XVII. mendean eraikia. Baserria Goroeta auzoan dago, Urkulu urtegi alboan. 311 metro koadro ditu eta Foru Aldundia da jabea. Aurkitutako hainbat dokumenturen arabera 1625ean eraikia zegoen, baina dituen hainbat ezaugarri aztertuta XVI. mendekoa izan daiteke[1].

Iraeban baserria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Koordenatuak43°01′15″N 2°29′04″W / 43.0207546°N 2.4844511°W / 43.0207546; -2.4844511
Map
Altitudea490 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraXVII. mendea

2009ko abenduaren 11an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2].

Ezaugarriak aldatu

Familiabakarreko baserria, oinplano laukizuzena duena, gutxi gorabehera 15 x 15 metrokoa gehi erantsitako alboko atal bat, 5 x 15 metrokoa, 360 eta 370 koten arteko malda txikiko bizkar batean kokatua eta honako bi atal erraz bereiztekoak dituena: atzealde edo biltegia, Mendebaldean, behe-solairua eta sotoa dituena; eta aurrealde edo bizitokia, Ekialdean, behe-solairua, lehenengo solairua eta ganbara dituena. Biltegi moduan erabilitako zati zaharrenaren estalkia hiru isuriko estalkia da, eta erantsitako ipar-atala ere hartzen du barruan. Bizitokitzat erabilitako zatiaren estalkia lau isuritakoa da, Ekialdera jotzen duen fatxada nagusiarekiko paralelo dagoen gailurrarekin.

Itxitura-hesiak luzitutako eta margotutako harlangaitzezkoak dira, eta eskantzuetan baino ez ditu harlanduak. Fatxadetako bao gehienak zurezko burualdeak dituzte. Fatxadak bi sarbide ditu: bata aurrealdetik, alderdi nagusitik, Ekialdetik alegia, eskaratzera zuzenean sartzeko; bigarrena atzealdeko fatxadatik, Mendebaldetik, gurdientzako aterpe ireki batean.

I-ko fatxadak bost metro zabaleko eta hamabost metro luzeko eranskin bat du, era orekatuan jarritako hiru leiho karraturekin. Eraikinaren gainerako elementuak baino geroagokoa da, baina guztiarekin ere eraikin-atal nagusiarekin ongi integraturiko estalki nagusipeko bolumena eratzen du.

W-ko fatxadak ere estalki nagusiaren azpiko atal erantsi bat du, eraikinaren jatorrizko atalaren garaikidea. Gurdiak gordetzeko tegi moduan erabiltzen da.

Eraikinaren barrualdeak erdiko sekziodun zurajea du: pilareak, habeak eta gapirioak. Zurezko hiru zertxa ditu, bizitokirako bolumena estaltzeko.

Bizitokirako bolumena barru-ezkaratz baten inguruan antolatzen da, eta bertatik eskailera baten bidez gelak daude solairura igo daiteke. Sukaldea behe-solairuan dago, hego-ekialdeko ertzean, eta oraindik jatorrizko beheko sua gordetzen du, bai eta ogi-labe bat ekialdeko fatxadan, teila arabiarrez estalitako adreilu trinkodun ganga baten tankeran. Fatxadaren antzeko eraikuntza-mota duen harresi batek banatzen du bizitokiaren bolumen guztia gainerako elementuetatik.

Iraeban, gaur egun, ia osorik XVIII. mendeko eraikintzat har daiteke, agian XVI. mendekoak izan litezkeen harresi-zati batzuen abiatzeak izan ezik. Garai horretakoak dira, dudarik gabe, bizitokirako atala eta, beharbada, gainerako estalkia. Bilakaeraren emaitza eraikuntza-mota berezia da, zeren ilustrazio garaiko egoitza-antolamendu bat garatu baitu nekazaritza eta abeltzaintzarekin loturiko baserri tradizionalaren gainean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu