Iparraldeko germaniar hizkuntzak

germaniar hizkuntzen familia

Iparraldeko germaniar hizkuntzak[1], hizkuntza nordikoak edo eskandinaviar hizkuntzak[2] hizkuntza germaniarren hiru adarretako bat osatzen duten indoeuropar hizkuntzen subfamilia dira. Gainerako biak mendebaldeko eta ekialdeko germaniar hizkuntzak dira.

Protonordikotik eta antzinako nordikotik eratorritako hizkuntzak dira, eta Danimarkan, Norvegian, Suedian, Faroe uharteetan eta Islandian dira nagusi, baina Finlandiako suediar minoriek eta Ipar-Amerikako eta Australiako migratzaile-taldeek ere erabiltzen dituzte. Hizkuntza eskandinaviarrek 20 millioi hiztun inguru dituzte[3].

Iparraldeko germaniar hizkuntzak
Mendebaldeko germaniar hizkuntzak:

     Nederlandera (Behe-frankoniera, Mendebaldeko germaniar hizkuntza)      Behe-alemana (Mendebaldeko germaniar hizkuntza)      Erdialdeko alemana (Alemana Garaia, Mendebaldeko germaniar hizkuntza)      Goi alemana (Alemana Garaia, Mendebaldeko germaniar hizkuntza)      Ingelesa (Anglo-Frisiera, Mendebaldeko germaniar hizkuntza)      Frisiera (Anglo-Frisiera, Mendebaldeko germaniar hizkuntza) Iparraldeko germaniar hizkuntzak:
     Ekialdeko Eskandinaviera      Mendebaldeko Eskandinaviera

     Iparraldeko eta Mendebaldeko germaniar hizkuntzen arteko muga.
Datu orokorrak
EskualdeaJatorriz: Hego eta ekialdeko Norvegia, Hego Suedia, Funen eta Zelandia (Danimarka)

Gaur egun:

Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottolognort3160
ASCL15
IETFgmq

Iparraldeko germaniar hizkuntzen zerrenda

aldatu

Zerrenda honetako hizkuntza guztiak protonordikotik eta antzinako nordikotik eratorriak dira. Azpifamilien arteko banaketak ez dira oso zehatzak kasu guztietan, kasu askotan dialektoen arteko mugak ez baitira oso argiak.

  • Protonordikoa (†)
  • Antzinako nordikoa (†)
    • Mendebaldeko eskandinaviera
      • Groenlandiar nordikoa (†)
      • Islandiera
      • Faroera
      • Norn (†)
      • Norvegiera
        • Trøndersk (Trøndelag)
        • Bokmål ("liburuko norvegiera" - danieran oinarritutako idatzizko norvegiar estandarra)
        • Nynorsk ("norvegiar berria" - idatzizko norvegiar estandarra)
        • Østlandsk
        • Vestlandsk
        • Nord-Norsk
        • Sørlandsk
    • Ekialdeko eskandinaviera
      • Daniera
        • Uhartetar daniera
        • Ekialdeko daniera (Bornholm)
        • Jutlandiera (Jutlandian)
        • Seelandiera (Sjælland-en)
      • Suediera
        • Sveamål (Svealand)
        • Norrländska mål (Norrland)
        • Götamål (Götaland)
        • Östsvenska mål (Finlandia)
        • Sydsvenska mål (Blekinge, Halland, Skåne)
      • Gutniera (Gotland)

Norvegieran existitzen diren bi forma estandarrez gain, ofizialak ez diren beste bi forma daude: riksmål, bokmål-aren antza duena baina hau baino kontserbadoreagoa dena, eta bereziki hirietan erabiltzen dena; eta høgnorsk ("norvegiar kultua"), nynorsk-aren antza duena eta norvegiar askok erabiltzen ez duten hizkera.

Jamtlandiarra eta Trøndersk norvegiera oso antzekoak dira hainbat aspektutan. Hori dela eta, jamtlandiarra iparraldeko ala ekialdeko eskandinavieratik eratorritako hizkera den eztabaidatzen da.[4]

Oro har, Älvdalsmål hizkera, Sveamålaren dialektotzat jotzen da, baina gaur egun ortografia ofizial bat dauka, haren hiztunek eta suediar hiztunek ezin baitute elkar ulertu, eta hizkuntzalari askok, Älvdalsmål-a hizkuntza ezberdin bat dela ondorioztatu dute.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Genetika linguistikoan erabilitako espresioa (Gordon, Raymond G., Jr. (ed.), 2005. Language Family Trees Indo-European, Germanic, North. Ethnologue: Languages of the World, Fifteenth edition. Dallas, Tex.: SIL International).
  2. Eskandinaviari buruzko ikerketetan agertzen den terminoa (Eskandinaviar dialektoaren sintaxiari buruzko lana. 2007ko azaroaren 11an kontsultatua).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2007-12-03 (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  4. «Språkrådet - Jemtsk og trøndersk – to nære slektningar» web.archive.org 2007-03-18 (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  5. «Wayback Machine» web.archive.org 2011-07-22 (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).