Haritz gorri
Jatorri iparramerikarreko haritz-espeziea.
(«Ipar haritz» orritik birbideratua)
Haritz gorria, amerikar haritza edo ipar haritza (Quercus rubra edo, batzuetan Quercus borealis) Quercus generoko zuhaitz espeziea da. Jatorria Ipar Amerikan du (hortik izena), Ameriketako Estatu Batuen ipar-ekialdean eta Kanada hego-ekialdean. Europan XVIII. mendean barneratu zen eta egun herri atlantikoetan dago hedatua, Euskal Herria barne.
Haritz gorri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fagales |
Familia | Fagaceae |
Generoa | Quercus |
Espeziea | Quercus rubra |
Banaketa mapa | |
Ezaugarriak
aldatuHostoek lobulu sakonak dituzte, punta-estuak. Udazkenean kolore gorria hartzen dute.
Azal leun eta argia du, pagoaren azalaren antzekoa; zuhaitz lirain eta garaia da (25-50 m garai) eta enborra lodia eta zuzena du. Zura haritz arruntarena baino kalitate txikiagokoa da; batez ere, ardoa eta beste pattar batzuk (brandya) zahartzeko upelak egiteko erabiltzen da.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |