Lev Ivanovitx Ivanov (Mosku, Errusia, 1834ko martxoaren 2agreg./otsailaren 18ajul. - San Petersburgo, Errusia, 1901eko abenduaren 24agreg./abenduaren 11jul.) errusiar dantzari, koreografo eta ballet-maisua izan zen.

Lev Ivanov
Lev Ivanov -St. Petersburg -circa 1885.JPG
Bizitza
Jaiotza Mosku1834ko otsailaren 18a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza San Petersburgo1901eko abenduaren 11 (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Jean-Antoine Petipa
Pierre Frédéric Malevergne (en) Itzuli
Ikaslea(k) Ekaterina Vazem (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak koreografoa, libretista, ballet-irakaslea eta ballet dantzaria
IMDB: nm0412057 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Antzoki Inperialeko eszena-zuzendaria izan zen (1882), eta bigarren ballet-maisua (1885) izan zen. Marius Petiparen agindupean, eta harekin batera, lan egin zuen ballet berriak sortzeko. Errusiar erromantizismoaren barruko irudirik nagusienetakoa izan zen. Musikaren eta dantzaren artean lotura estuagoa bilatzen ahalegindu zen. Fokine koreografoaren aitzindaria izan zen. "Intxaur kraskailua" (1892) obrarako koreografia prestatu zuen. Beste koreografia batzuk ditu: "Beltxargen aintzira" (Petiparekin batera), "Oihan sorgindua", "Azti-xirula", "Mikadoaren alaba".

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lev Ivanov