Inozibe hiltzailea (Inocybe patouillardii edo Inocybe erubescens) Inozibe generoko onddo espezie bat da.[1] Oso toxikoa. Sindrome muskarinikoa.

Inozibe hiltzailea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe erubescens
A.Blytt, 1905
Mikologia
 
orriak himenioan
 
ezkila-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakotik koniko-kanpai itxurakora doana, gero izurtu-zabaldua, titi kamuts zabalarekin. Ertza inkurbatutik dekurbatu-laura, sinuoso-lobulatua, eta askotan lazeradotua. Azal zurixka, gero zuri-horixka, esfumatura arrosa-okre arin batekin. Zuntz txiki erradialekin, arrosa gorrixkatik arre-bermiloi kolorekora doazenak, eta itxura zikina ematen dioten okre-bermiloi koloreko eremu batzuekin.

Orriak: Estu, meheak, bihurgunetsuak, sinuadotatik adnatatara; zurixkak, gero horixka-lasto kolorekoak, azkenik arre-gorrixkak, orban okre-gorrixkekin, eta esporak heltzen direnean, oliba esfumaturarekin eta gorrixkara biratzen duten ertz izurtu zurbilagoekin.

Hanka: 3 - 8 x 1 - 1,5 ( 2 ) cm-koa, lodia, zilindrikoa, pixka bat uhindu-kurbatua, goialdean errezel hondarrekin, oinarri erraboilduna du eta luzetara haritsua; zuria, gero zuri horixka eta, azkenik, esfumatura okre-gorrixkarekin. Gortina iheskorra eta iragankorra du.

Haragia: Zuria esfumatura arrozarekin, ia usaingabea, zapore gozo leuna du eta zertxobait mina zahartzean.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen"is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Erubescens epitetoa latinetik dator, gorritu egiten dela esan nahi duen "erubescens" hitzetik.

Toxikotasuna aldatu

Espezie toxikoa da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Espezie hau nahastezina da bere kolore eta tamainagatik.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberritik uda erdialdera arte hazten da, hostozabalen basoetan eta parke eta lorategietako belarretan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 354 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 236 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 236 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu