Inocybe lacera Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome muskarinikoa. Inocybe-rik toxikoenetako bat da.

Inocybe lacera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe lacera
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Agaricus lacerus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran ganbil-kanpai itxurakoa, ertza biribilkatua eta gaztetan bakarrik gortina agerian, gero zabaldu egiten da titi batekin, kapelan, arre-okre koloreko ezkatak, estu izaten ditu. Zahartuaz ertzak pitzatzeko joera izaten du, eta okela zuria ikusten da pitzaduretatik.

Orriak: Nahikoa estu, sabeldunak eta lodi samarrak, okre-lasto kolorekoak gaztetan, bukaeran arrexkak ertz argiagoarekin

Hanka: 20 eta 30 mm bitarteko garaierakoa eta 2,5 eta 5 mm bitarteko lodierakoa, mehea, luzera osoan berdina edo oinarrian lodixeagoa. Hasieran zurixka, gero okre-kolorekoa, zuntz txiki oso meheekin.

Haragia: Zuria, mehea, haritsua, zaporegabea, usain ahulekoa edo zertxobait bat espermatikoa; oinaren haragia pixka bat gorritu egiten da aireak ukitzean.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Lacera epitetoa, urratua, esan nahi duen "lacer" hitzetik dator. Kapelaren itxuragatik.

Toxikotasuna aldatu

Pozoitsua. Muskarina dauka.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Inocybe pruinosa eta Inocybe halophila espezieak oso antzekoak dira, baina hauen ale gazteek, gortina nabarmena dute. Antzeko beste espezie asko daude, eta azterketa mikroskopikoa egin behar da

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean. Lurzoru hareatsuetan, arrunta intsinis (Pinus radiata) pinuen basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Korea, Txina, Kazakhstan, Japonia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 428 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu