Inocybe hystrix Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Beste Inocybe askok bezala, Muskarina kantitate arriskutsuak ditu eta ez da kontsumitu behar.

Inocybe hystrix
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe hystrix
P.Karst., 1879
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Agaricus hystris.

Deskribapena aldatu

Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, subglobosoa, gero ganbila eta, azkenik zabaldua; ertz inkurbatua luzaroan, zorrotza, marroi koloreko fibrila finekin; kapelaren azala ezkata dentso tentez erabat estalia, batez ere diskoan, arre-marroi kolorekoa, arre-okre kolorekoa, ertzerantz argiagoa.

Orriak: Ez oso estu, adnatuak, lehenbizi zurixkak, gero marroi zurbiletik hurraren-marroira doan kolorekoak, ertz ziliatua eta zurixka.

Hanka: 65 mm arteko garaierakoa eta 8 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrirantz, betea, barnehutsa helduaroan, marroi ilun koloreko ezkata trinko eta tentez estalitako gainazala, hondo argiagoaren gainean, eraztun-itxurako eremu batekin goialdean,

Haragia: Mehea, zurixka, usain desatseginekoa eta zapore gozokoa baina desatsegina.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan, lurzoru karedunetan. Urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Japonia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Inocybe hystrix: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu