Ingurabideko pasealekua (Iruñea)
Ingurabideko pasealekua Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da.
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Kokalekua
aldatuPasealeku honen ibilbidea Iruñeko harresian barna doa, ingurabidean hain zuzen.
Santo Domingoko aldapatik gora doazen harrizko eskaileretan hasi, Nafarroako Museoaren atzealdean eta Nafarroako errege-erreginen jauregiaren azpiko aparkalekuaren parean, eta harresian zehar Iruñeko harresietako igogailua, Fraide Karmeldar Oinutsen komentua eta O-ko Andre Maria plazaren albotik igaroz Ate berriaren gainetik igarotzen da, orduan Larraina parkean barneratu, eta betiere harresiaren izkinatik joanez, Erreginaren aldapa kalean amaitzen da.
Pasealekua
aldatuGaur egun bertatik hiriaren iparraldeko auzoen, batez ere Arrotxapea auzoa, Iruñerriko iparraldeko udalerri eta herrien, eta urrutira Ezkaba mendia eta San Kristobal gotorlekuaren ikuspegi bikainaz goza daiteke.
Ondarea
aldatu- Iruñeko harresiak
- Nafarroako Museoa
- Fraide Karmeldar Oinutsen komentua
- O-ko Andre Maria plaza
- Agustinar Errekoletoen komentua
- Ate berria
- Larraina parkea
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |