Ezkaba (mendia)
- Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkaba (argipena)».
Ezkaba edo San Kristobal Iruñeko iparraldean dagoen mendia da, 895 metroko garaiera duena[1]. Bere kokapena dela eta Iruñerriaren iparraldeko atea kontrolatu du.
Ezkaba/San Kristobal | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 895 m |
Prominentzia | 363 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°51′21″N 1°39′54″W / 42.8558°N 1.665°W |
Mendikatea | Ezkabako mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Nafarroako merindadeen zerrenda | Iruñeko merindadea |
Nafarroa Garaiko eskualde | Iruñerria |
Udalerria | Iruñea |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Artikatik |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Izena aldatu
Mendiak bi izen ditu. Antzinena Ezkaba da, agirietan era hauetara ageri baita: 1291n Ezquaba 1294an Escava, 1321ean Eçquava eta 1340an Ezcuaba zena[2]. Herrikoia, eta baita modernoagoa ere San Kristobal da, jadanik XIII. mendean bere tontorrean zegoen baseliza batetik datorkiona. Hagionimo honek denboraren poderioz indarra lortu eta XIX. menderako Ezkaba mendiaren hego-ekialdeko zatia besterik ez zen[3]. XX. mendean aldiz, izen tradizionala berreskuratua izan zen.
Historia aldatu
Mendiak Iruñeko historiarekin lotura estua izan du. Gutxienez XIII. mendean eraikitako San Kristobal baselizak zefalalgiaren aurkako ospea zuen. 1599an Nafarroan zehar zabaldu zen izurri epidemian ospitale moduan erabili zuten.
Bere kokapen estrategikoa zela eta, tontorrean zenbait gotorleku eraiki zituzten. Lehendabiziko gaztelua 1276an, Nabarreriako Gerran hain zuzen ere, Beaujeuko jauna hondoratu zuen[4].
1878an Alfontso XII.aren gotorlekua, San Kristobal gotorlekua izenaz ezagunagoa, eraiki zuten. Militarrentzako zaharkitu eta espetxe bilakatu zuten, non 1938an ihesa ospetsua izan zuten.
Bere hegaletan zenbait harrobi izan dira, batez ere hego-ekialdeko Ezkaba iruindar auzoan ustiatuak.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Floristán Samanes, Alfredo. (1995). Geografía de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra, 227-240 or. ISBN 84-89103-06-2..
- ↑ Euskarabidea. Toponimia Oficial de Navarra: Ezkaba. .
- ↑ Euskaltzaindia. (1990). Nafarroako herri izendegia. Iruñea: Nafarroako Gobernua ISBN 84-235-0959-1..
- ↑ Idazle asko. (1990). Gran Enciclopedia Navarra. Iruñea: Nafarroako Kutxa, 124-125 or. ISBN 84-87120-02-4..
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |