Ingeniaritza aeronautiko

Ingeniaritza aeronautikoa atmosferan hegan egiteko gaitasuna duten sistemen diseinuekin erlazionatu ohi da. Sistema hauen ikerketaz, diseinuaz, manufakturaz eta egoera onean mantentzeaz arduratzen den ingeniaritzaren adarra da.

747ren muntaketa, Seattle

Hainbat arlo zientifikotan du oinarria: aeronautika, aerodinamika, materialak, estrukturen diseinua, fluidoen mekanika

Terminologia

aldatu

Ingeniaritza aeroespaziala aireontziak ikasten dituen ingeniaritzaren adarra da. Bi esparru nagusi biltzen ditu: ingeniaritza aeronautikoa, atmosferan hegan egiteko gaitasuna duten sistemen diseinuekin erlazionatzen dena, eta ingeniaritza espaziala, espazioan zehar ibiliko diren ibilgailuen diseinuaz arduratzen dena.

Ingeniaritza aeronautikoa, termino originala izan arren, aeroespazial hitzak ordezkatu du bere erabilera generikoagoa izateagatik eta industria aeroespazialaren garapenagatik. [1]

Aireontzien historia

aldatu

Gizakiak betidanik izan du hegan egiteko nahia; izan ere, gizarien garapenean arreta jarriz gero, nonahi ageri dira hegan egiteko ahaleginak. Gizakien garapenari arreta ipintzen badiogu, hegan egiteko ahaleginak ageri dira nonahi. Badaude txoriak bezala hegan egiten saiatu direnak, bi hego moduan egurrezko eskeleto eta pare bat luma erabiliz. Ahalegindu baziren ere, ez zuten mugarri historikorik lortu. [2]

 
Wright anaiak (Orville eskuinean eta Wilbur ezkerrean) egin zuten planeatzeko hegazkinenetariko batekin, 1901ean, Ipar Carolinan.

Aeronautika modernoaren historia konplexua da. Mendeetan zehar aireratzeko saiakerak izan ziren, behin eta berriro huts eginez. Hala ere, XVIII. mendetik aurrera, gizakiak baloi aerostatikoekin probak egiten hasi ziren. Tramankuluen kontrol eza izan zen zientzialariek aurkitu zuten arazorik nagusiena . XIX. mendean, lehenengo baloi gidatuaren eraikuntzari esker, arazoa konpondu zen. Mende horren hasieran hasi ziren planeatzeko hegazkinak ikertzen; makina hauek airean gutxi irauten zuten arren, kontrol gehiago erakusten zuten. Ikerlariek planeatzeko motordun hegazkinak lortu zituztenerako ere, hauek ezin zuten airean pare bat metro baino gehiago iraun. Ez ziren XX. mendeko hasierara arte hegaldi arrakastatsuak gauzatu: 1903ko abenduaren 17an Wright anaiak kontroldun hegaldia egitea lortzeko gai izan ziren. [3] Dena den, batzuek uste dute lehen hegaldi honen ospea Alberto Santos-Dumonti, 1906ko irailaren 13an bere saiakera egin zuenari, dagokiola. [4] Momentu hartatik aurrera, hobekuntzak gauzatzen jarraitu ziren, gaur egun ezagutzen dugun aeronautikari funtsezko ekarpenak eginez. Aireontzien diseinatzaileak egunero ahalegintzen dira hauen ahalmena eta ezaugarriak hobetzen: autonomia, abiadura, karga ahalmena, mugimendu ahalmena, segurtasuna… Hasiera batean, egurrez egiten ziren eta, denbora pasa ahala, aluminioa eta material konposatuak dira produkzioan erabiltzen diren lehengai nagusienetakoak. [5]


Azkeneko urteotan teknologiak lagundu du aireontzien garapenean. Izan ere, ikerketa aeronautiko modernoa hainbat korporazio eta unibertsitatek kontrolatzen dute. Merkatu honetan, hainbat gobernu-agentziak ere hartzen dute parte: NASA, Estatu Batuetan; edota Europako Espazio Agentzia, Europan.


Lanbidea

aldatu

Ingeniari aeronautikoak, hasieran aipatutako arlo zientifikoez baliatuta, hainbat esparruz arduratzen dira: kalkulu eta diseinu berrietan pentsatzeaz, industria aeronautiko eta aeroespazialak erabilitako ekipamenduei eta sistema mekanikoei aldaketak egiteaz eta hauen optimizazioaz. Gainera, produkzio eta manufaktura prozesuan ez ezik, ebaluazio eta kalitate-kontroletan parte hartzen dute. Horregatik esan ohi da ingeniaritzako proiektuak aurrera eraman ditzaketela jakintza-alor anitzeko testuinguruan. Lehen aipatutako industria aeroespazialaren garapena dela eta, ingeniari aeronautikoak ez dira bakarrik aireontzien edo motorraren atal baten diseinuan berezitzen, baizik eta industriak lantzen dituen teknologia guztietan parte har dezakete. Horrela, sateliteak, komunikazio arloan, nahiz aireko garraioak, aire-konpainietan, azter ditzakete. Ikerketa lanetan jarduten duten ingeniariek gailuen funtzionamendurako aurkitutako forma berri eta hobetuen bidez problemak konpontzen dituzte. Bi ikerketa mota desberdindu ohi dira: ikerketa aurreratua eta ikerketa aplikatua. Biak industriara zuzenduta daude, desberdintzen diren arren:


  • Ikerketa aurreratua prozesu eta lege fisikoen garapen eta erabileran oinarritzen da. Orokorrean, mota honetako ikerketak inguru kontrolatuan ematen dira, unibertsitate ikerketa zentro batean, esaterako.
  • Ikerketa aplikatuan, ordea, ingeniariek ikerketa aurreratuaren bidez lortutako ezaguera aldizkako eta ohiko arazoak konpontzeko erabiltzen dute: gailu baten segurtasuna hobetzeko, erregaien kontsumoa, zarata edo kutsadura murrizteko…

Ordenagailuz lagunduriko diseinua erabili ohi da piezen modelo informatikoaren garapena lortzeko, eta modelo konputazionala erabil daiteke piezen pisua edota jasaten duten kargen balioa kalkulatzeko.


Ikerketa zentroak Euskal Herrian - CFAA

aldatu
 
Blisk modeloa, gas-turbinetan erabilitakoa

Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (CFAA) manufaktura eta produkzioan aritzen diren ikerkuntza arloetako enpresen arteko harreman eredu izateko jaio zen. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua eta finantzatua eta Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoaren laguntzaz martxan jarria. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Enpresa Elkarteaz osaturiko zentro misto bat da eta bere helburua amaierako aplikazioetan bideraturik lan egitea da, manufaktura teknologia aurreratuetan ezagutza sortzeaz gain.

Sorketa honek aukera ematen dio ekoizpen aeronautikoaren helburuko aplikazioetarako ikuspegi batekin lan egiteko, ahaztu gabe fabrikatzeko teknologia aurreratuei buruzko ezagutzaren sorrera, erabilera eta puntuan jartzea.

Hortaz, teknologia bultzatzeko jaio ez ezik, unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanetarako eredu berri gisa ere ageri da. Ideia hori ardatz nagusitzat izanik, CFAAk honako puntuetan lan egin nahi du:

  • Aeronautikako manufaktura teknologia aurreratuen arloan nazioarteko erreferentzia izango den I+G+b arloko zentro misto bat edukitzea.
  • Emaitzak balio-kateari lotutako ekoizpen inguruari azkar transferitzea ahalbidetzen duten jarduerak egitea.
  • Aeronautikako manufaktura aurreratuaren arloan industria ehundura berri bat garatu eta sortu ahal duten edo dagoena indartu dezaketen ekimen berritzaileak erakartzea.
  • Manufaktura aurreratuko proiektuak garatzea bazkideen baliabide guztiak integratuz eta ardaztuz eta, aldi berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko[6] agenteek sortutako baliabideak eta jakintza aprobetxatuz.
  • Aeronautika arloko manufakturarako ekipamenduaren hornitzaile eta fabrikatzaileentzat erreferentziako zentroa izatea, fabrikazio aurreratuko teknologiako proiektuetan bazkide gisa parte hartu ahal izateko, beren ekipamenduarekin eta know-howarekin lagunduz proiektu horiek egiten ari diren bitartean.
  • Eremu honen barruan helburu bateragarriak dituzten eragileekin batera lan egitea.
  • Unibertsitatean, enpresetan eta erakundeetan izan daitezkeen sinergia guztiez baliatzea. Ahalegin guztiak I+G jardueraren eta maila handiko prestakuntzaren garapenari bideratzea, euskal industriarako interesgarriak diren teknologiak ustiatzeko eta manufaktura aurreratuko gaitasun zientifiko eta teknologikoak garatzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Clypeus» Encyclopedia of Entomology (Kluwer Academic Publishers): 563–563. ISBN 0792386701..
  2. (Gaztelaniaz) Historia de los Inventos - La Aeronáutica. .
  3. (Ingelesez) Gray, Carrol. 1903 - Who made the first flight?. .
  4. (Ingelesez) [http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/science/newsid_3324000/3324855.stm Las alas de los sue�os. ] 2003-12-16 (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  5. (Gaztelaniaz) Materiales Aeronáuticos. .
  6. SPRI TALDEA. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu