Imperivm: Great Battles of Rome

Imperivm: Great Battles of Rome (euskaraz: «Imperivm III: Erromako bataila handiak») Imperivm sagaren hirugarren argitaratzea da. Bere aurrekariak bezala FX Interactivek garatutako denbora errealeko estrategia bideo-joko bat da. Europa eta iparraldeko Afrikan k.a. III mendetik k.o. II mendera bitarte gertatutako gertakari historikoetan inspiratuta dago. Esate baterako Marko Aurelioren kanpainak Germanian. Horretaz gain jokalariak zazpi zibilizazio ezberdin zuzendu ahal ditu: Erroma, Egipto, Germania, Britania, Hispania, Galia eta Kartago. Gainera zibilizazio bakoitzaren zenbait pertsonai famatu agertzen dira: Julio Zesar, Marko Aurelio, Kneo Julio Agrikola, Anibal...

Imperivm: Great Battles of Rome
Jatorria
Argitaratze-data2005
Jatorrizko herrialdeaBulgaria
ArgitaletxeaFX Interactive (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoadenbora errealeko estrategia eta real-time tactics (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows
Sarrera gailuateklatua
Ekoizpena
GaratzaileaHaemimont Games (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaErromatar Inperioa
web.archive.org…

Lau joko-modu ditu: bataila handiak, konkista, estrategia eta jokalarianitzarena. Joko hau miloi bat kopia baino gehiago saldu ditu.

Bataila handiak aldatu

Erromaren bataila handiak aldatu

  • Lehorreratzea Afrikan (K.a. 204 ): Anibalen garaipen bakoitza Erroman irain bat da erromatarren harrotasunerako. Egoera hauekin bukatzeko Senatua Eszipion Afrikarra Kartago bere lurraldean erasotzera bidaltzen du , horrela erromatar jenerala Utika lehorreratzen da.
  • Numantziaren hartzea (K.a. 134): 20 urteetan zehar erromatarrek saiatu dira Numantzia hartzen, baina ez dute lortu. Azken saiakera batean Erromako Senatua Eszipion Emiliano jenerala bidaltzen du Iberiar penintsulara Numantzia hartzeko.
  • Alesiaren setioa (K.a. 52)
  • Augusto Nilo errekan (K.a. 31)
  • Britaniaren konkista (K.o. 77) Kneo Julio Agrikola: tribunoa Britaniako gobernadore izendatzen dute uhartea bateratzeko helburuarekin.
  • Marco Aurelio Germanian (K.o. 177) k Germaniarrak Rhin ibaia zeharkatu eta Aquileia bezalako hiriak eraso eta gero Marko Aurelio enperadorea armada baten aurrean jarri zen germaniarrak behingoz kanporatzeko.

Erromaren desafioak aldatu

  • Anibal Erromako ateetan (K.a 216)
  • Viriato menperatzen du Hispania (K.a. 146)
  • Egipto armetan (K.a. 58 )
  • Gergoviaren setioa (K.a. 52)
  • Arminio, jeneral erreboltaria (K.o. 6)
  • Budikaren errebolta (K.o 60)

Kanpo estekak aldatu