Ilegorrien liga

Ilegorrien elkartea» orritik birbideratua)

Ilegorrien liga, jatorrizko ingelesezko izenburua The Red-Headed League, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1891ko abuztuan kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen, ondoren, 1892an aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zuen.

Ilegorrien liga
Redh-02.jpg
Watson doktorea Sherlock Holmes eta Jabez Wilsoni egunkaria irakurriz. Ilustrazioa: Sidney Paget
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle
Argitaratze-data1891ko abuztua
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Red-Headed League
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaSidney Paget
BildumaSherlock Holmesen Abenturak
Euskaraz
IzenburuaIlegorrien lkigaren abentura
ItzultzaileaMaria Asensio
Argitaratze-data2014

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1890, Londres. Jabez Wilson diru-mailegugile ilegorriak berau kide zen Ilegorrien Ligaren desegitearen misterioa argitzeko asmoz Sherlock Holmes eta Watson doktorearengana laguntza eske joan da. Detektibe buruargiak berehala desegite horren atzean John Clay dagoela jakingo du, Ingalaterrako gaizkile buruargi eta arriskutsuenetako bat dena.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu