Ikerne Badiola
politikari gipuzkoarra
Ikerne Badiola Gartziandia (Zumarraga, 1971ko otsailaren 14a) euskal politikari abertzalea da. Eusko Alkartasunako Komunikazio eta Marketing Idazkaria da. Informazio Zientzietan lizentziatua da, Kazetaritza eta Publizitatean. EHUko udako ikastaroetako komunikazio taldean lan egin du.
Ikerne Badiola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumarraga, 1971ko otsailaren 14a (53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta kazetaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna |
Eusko Alkartasunarekin egindako lana informazioarekin lotuta egon da beti. Gazte Abertzaleaken lan egin ondoren 2001etik aurrera prentsa ardura izan zeun eta 2003tik 2009ra Gipuzkoako komunikazio arduraduna izan zen.
Zumarragako EAko taldearen lehendakaria izan zen 2003ra arte. 2011tik 2015ra Gazteria, Kultura eta Kiroletako foru diputatua izan da Gipuzkoako Foru Aldundian.