Lagun liburu-denda

Konstituzio plazaren alde horretan zegoen lehen liburu-denda.
Egungo denda Donostiako erdigunean.

Lagun liburu-denda Donostiako Parte Zaharrean 1968an sortutako liburu denda da. Sortzaileak Ignacio Latierro (1934), María Teresa Castells (1935-2017) eta Jose Ramon Rekalde (1930-2016) izan ziren. Bere ibilbidean eraso ugari pairatu ditu liburu-dendak.

HistoriaAldatu

1968ko giro politikoan sortu zuten Donostiako Konstituzio plazan. Denda ezkerreko ikuspegi batetik sortu zuten eta Frankismo garaian liburu debekatuak saltzen zituen. Jarrera horren ondorioz, eskuin muturreko erasoak ezagutu zituen eta Maria Teresa Castells, isun bat ez ordaintzeagatik, espetxeratua izan zen. 1983tik aurrera ETAren aurkako jarrera hartu zuen eta, ondorioz, ezker abertzalearen eta ezker muturreko sektore batzuen erasoak pairatu zituen. Azkenik, 2000. urtean denda ixtea erabaki zuten. Handik hilabete batzuetara, 2001eko abuztuaren 3an, talde baten laguntza ekonomikoarekin, Donostiako erdigunean berriro ere ireki zuten eta han dago gaur egun, Urdaneta kalearen 3an, Artzain Onaren katedraletik gertu.[1]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu