Igela (aldizkaria)
Igela: euskaldun heterodoxoen aldizkaria 1962tik 1963ra Parisen Jon Mirandek, Joanes Peillenek eta Txomin Peillenek argitaratu zuten literatura aldizkari satiriko bat izan zen.
Igela: euskaldun heterodoxoen aldizkaria | |
---|---|
Mota | satirikoa |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Paris |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 6 |
Banatze-eremua | Paris |
Maiztasuna | hiruhilabetekaria |
Historia | |
Sortzailea | Jon Mirande, Txomin Peillen, Joanes Peillen |
Erredaktoreak | Andima Ibinagabeitia, Nemesio Etxaniz, Jon Mirande, Joanes Peillen, Txomin Peillen, Etxahun |
andima.armiarma.eus/igel/aurki.htm |
Historia
aldatu« | Parisen maiz elkartzen ziren Jon Mirande eta Andima Ibinagabeitia erbesteratua literaturaz jarduteko, eta haiengana ere biltzen ziren batzuetan Peillen anaiak. Ibinagabeitia, ordea, Ameriketara joan zen 1954an Jokin Zaitegiri (eta Orixeri) Euzko Gogoa aldizkaria egiten laguntzera, eta Mirande goibel eta bakar samar geratu omen zen. 1962ko otsailean Txomin Peillenek Jon Miranderen adorea berpiztu zuen, Saint Germain boulevardeko 15.ean erredakzio bat ezarriz. Hantxe sortuko zuten "Igela - euskaldun heterodoxoen errebista": aldizkari satirikoa, "propaganda politiko eta erlijiozkorik gabea", hiruhilabetekari izateko asmotan. Pariseko zuberotar bukinista batek lagundu zien aldizkaria roneotipoz edo multikopiaz egiten, bigarren zenbakia lehenbailehen ager zezaten Ibinagabeitiak "dirulaguntza ederra" bidali zien Caracastik... eta berehala eskandalizatu ziren Euskal Herrian, Enbatakoak besteak beste. Kritikei aurre egin zieten Mirandek eta Peillenek, bereziki Igelaren 1962ko urriko alean. Igelak sei zenbaki argitaratu zituen 1963ko udazkena bitartean. | » |
[1] Ibinagabeitia Proiektua: Literatur Aldizkarien Gordailua