Ibn Jubair

Ibn Djubayr» orritik birbideratua)

Ibn Jubair[1] (arabieraz: ابن جبير‎ - izen osoa Abū ad-Dīn al-Husayn Muhammad ibn Ahmad ibn Jubayr) (Xàtiva, 1145 - Alexandria, 1217) andalustar idazlea izan zen. Sortaldera egindako bidaia baten kontakizuna utzi zuen (Rihla). Obra horren bidez genero berri baten aitzindari egin zen, geografia eta historia bateratzen zituen kontaera hutsarena. Jakintza handiko gizona zen, eta funtzionario izan zen Granadan. Hiru bidaia egin zituen, Mekara lehengoa, berriz ere Ekialdera bigarrena eta Alexandriara hirugarrena; han geratu zen irakasle eta han hil zen. Lehenengo bidaian idatzi zuen Rihla kontakizuna. [2]

Ibn Jubair
Bizitza
Jaiotza Valentzia1145eko irailaren 1a
Heriotza Alexandria1217ko azaroaren 29a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak geografoa, poeta eta idazlea
Genero artistikoa olerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 13 or..
  2. Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. Noiz kontsultatua: 2018-11-30.


  Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.