Ibisak Threskiornithinae azpifamilian sailkaturiko hegaztiak dira. 26 espezie daude. Beren familia-ahaide gertukoenak mokozabalen azpifamilian daude.[1][2]

Ibis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPelecaniformes
FamiliaThreskiornithidae
Subfamilia Threskiornithinae
Poche, 1904
Azpibanaketa

Hegazti zangaluzeak dira, mokoa luze, estu eta kakoduna dutena, beheranzko kurba egiten duena. Tamaina eta kolore desberdinetako ibisak daude baina moko-forma berezi horretan antza dute denek eta erraz identifikatzen ahal dira horregatik. Antzinako Egipton hegazti sakratutzat zeuzkaten, eta haien artean, momietan eta mitologian agerpen nabarmena du ibisak. Tot jainkoa, adibidez, ibis buruarekin agertzen da Egiptoko mitologian.

Antartikan salbu, kontinente guztietan bizi izan dira (Australian espezie bat, eta Amerika osoan bi espezie bakarrik, dena den), baina Europan desagertu egin ziren, nahiz eta 20 eta 21. mendeetan berrezarpen saioak egiten ari diren Geronticus eremita espeziearekin. Oro har, lurreko ornodun txikiak eta animalia ornogabeak jaten dituzte.

Genero eta espezieak aldatu

Threskiornithinae azpifamiliak 26 espezie ditu, 12 generotan banaturik:[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Clements, J. F., T. S. Schulenberg, M. J. Iliff, B.L. Sullivan eta C. L. Wood. (2010). The Clements checklist of birds of the world: Version 6.5.. Cornell University Press.
  2. Peterson, A. P.. (2010). Birds of the World -- current valid scientific avian names. .

Kanpo estekak aldatu