Gorozika-Elexalde

Gorozikako elizateko herrigunea, Muxikako auzoa

Elexalde edo Gorozika-Elexalde Muxika herriko auzoa da. Muxikak hiru herriren arteko batura egin aurretik (1966), Gorozikako elizatearen herrigunea zen, udaletxea bertan zegoelarik. Ibarruriko herriguneak ere Elexalde izena duelarik, Gorozika-Elexalde eta Ibarruri-Elexalde formak hobesten ditu Euskaltzaindiaren EODAk[1].

Gorozika-Elexalde
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°15′25″N 2°42′13″W / 43.256944°N 2.703611°W / 43.256944; -2.703611
Map
Demografia

Deskribapena aldatu

Toki aldapatsu batean lautadatxo bat dago, eta han kokatzen de Elexalde. Frontoia, udaletxe zaharra, eskola zaharra, Andra Mari eliza atari ikusgarriarekin eta kontsultategi bat du herriguneak, zenbait baserriz gain[2].

Gune honetatik oso gertu daude Gorozikako beste auzo batzuk: Agirre, Asua eta Urrialdea.

Iruditegia aldatu

   
Etxezarra baserria 20. mende hasieran, eta ehun urte beranduago, berriztuta.


Erreferentziak aldatu

  1. «Muxika - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak aldatu